egoninobi
2015/01/26 15:17 35
Aupa lagunok!
Bideojokoei dagokienez badirudi euskarak nahiko hiztegi murriztua duela.
Ea euskaltzandiakoak pasatzen diren hemendik hiztegia berrizteko. xd
Nola itzuliko zenituzkete zuek termino hauek?
jefe // boss --> burua, nagusia?
sub-jefe // mid-boss --> tarteko-burua, tarteko-nagusia?
jefe final // final boss --> azken burua, nagusi finala?
Ez dute ondo jotzen belarrira... ala bai?
Aupa! :D
Urtzi Odriozola
2015/01/26 15:33 50
Aupa Egoni!
Niri aukeran nagusia gehiago gustatzen zait. Eta mailaka honela ikusten dut :D
boss --> nagusia
mid-boss --> nagusi-orde (hemen ikusi dut: http://www.ehu.eus/euskalosasuna/sorkuntza/erdal.htm )
final boss --> azken nagusia
Zer iruditzen?
Xabier Calvo
2015/01/26 16:25 25
Nik nire dudak ditut ea nagusi edo etsai-nagusi bezala euskaratu nukeen... Zuek zer deritzozue?
egoninobi
2015/01/30 16:07 35
Nagusi... etsai-nagusi...
Bai, Urtzik proposatutakoa litzateke beharbada egokiena. Eta kasuaren arabera, etsai-nagusi ere esan ahalko litzateke.
Beharbada arraro ikusten dira, ez gaudelako jokoak euskaraz ikustera ohituak.
Zorionak Minecraft euskaratu dutenei, ez zen batere erraza izango eta! XD
Aupa! :D
Urtzi Odriozola
2015/01/30 16:12 50
Oso ondo! Bada terminologiako gure taulan sartuko ditut gu ere ohitzen joateko :D
http://gamerauntsia.eus/terminologia
Damian
2015/02/25 13:29 55
Apa,
Nik urtzik esandako boss eta mid-boss-en itzulpenak ondo ikusten dittut.
Eta "final boss"-endako "nagusi gorena" gustatzen jat asko.
Azkenian epikotasun puntu bat emotian datza izen honek (itzulpen zuzen edo zehatza baino helburura jotea, alegia).
Proposamen bat besterik ez da ;)
Damian.
egoninobi
2015/03/13 20:54 35
Aupa Damian!
Neu ere erabat ados zure proposamenarekin. "Azken nagusia"ri indar apur bat falta zitzaion.
"Nagusi gorena" berriz primeran geratzen da. Zeuk esan bezala epikotasun puntu horrekin ;)
Urtzi, zeuk ere ondo baderitzozu eguneratu hitza terminologia atalean.
--------
Eta jada bide batez beste gauzatxo bat galdetzeko aprobetxatuko dut:
Nola itzuliko zenukete "event" hitza bideojokoen testuinguruan?
Ingelesez -> Event
Gazteleraz -> Evento
Euskaraz -> ??? Gertaera? Ekitaldia? Ekintza? Mmm ez dakit ba... Ez zaizkit oso egokiak iruditzen bideojokoetarako.
Zer deritzozue zuek?
Aupa! :D