Webguneari zerbait falta zaio? Zer gehitu edo aldatuko zenioke?
Urtzi Odriozola
2014/09/29 17:16 50
Hurrena begiz jota dudan funtzionalitatea erlazionatutako bideoena da. Hau da, GamePlay batean sartzean honekin modu batera edo bestera erlazionatuta dauden bideoen zerrenda bat erakustea. Erlazio desberdinak izan daitezke: Jokoa, plataforma, joko mota, zailtasuna edota jokalaria. Nabigazioa erraztu nahi dut, eta bideo batetik bestera salto egin ahal izatea jarraian interesatzen zaizkigun bideoak ikusi ahal izateko.
Bestalde, GamePlayak atalean bilaketa aurreratu bat beharrezkoa ikusten dut. Izan ere, orain dagoen bezala oso zerrenda luzea gelditzen da bilaketa sinpleak egin ahal izateko eta ez dakit zenbaterainoko baliogarria den... Baina azken funtzio honek ez dauka batere presarik ;)
Tartalo
2014/09/29 19:53
Kaixo denori,
lehenbizi eskerrik asko zuei aspaldian faltan botatzen nuen moduko webgune baten lehen pausoak egiteagatik.
Ba al duzue erabiltzaileen artean mezu pribatuak elkarri bidaltzeko funtzionalitatea implementatzeko asmorik?
Egunen batean Steam,PSN,XBOX Live,... moduko erabiltzaile izenen elkarbanaketa egiteko orduan (gustora jolastuko nuke euskaraz online ;)), denon erabiltzaile izenak modu irekian egongo lirateko foroan eta ez zait oso egokia iruditzen.
Nik neuk nahiago nuke mezu pribatu bidez edota posible balitz, foroko gai batzu itxi login bidez ikusteko moduan.
Ba ahal duzue horrelako zerbait implementatzeko asmorik?
Aiou
Haritz Odriozola
2014/09/29 20:28 1180
Nigatik perfekto. Horrez gain ondo legoke post bakoitzean pertsona bakoitzaren ikonoaren azpian aukera egotea jartzeko (nahi dutenek) beraien erabiltzaile izenak.
Urtzi Odriozola
2014/09/30 09:40 50
Kaixo! Beno, egia esan ez zitzaidan horrelakorik bururatu, baina ondo ikusten dut kontua. Oraingoz lan batzuk pilatu zaizkit baina mezu pribatuena lehenago edo beranduago jarriko dut martxan.
ADI egon eta ondo izan!
Urtzi Odriozola
2014/11/17 14:13 50
Funtzionalitate berrien artean:
* Foroko irakurri gabeko mezuak nabarmentzeko mekanismoa
* Joko gustokoenen zerrenda gehitzeko aukera
* Pasahitza aldatzeko interfazea
* Foroan sinadura gehitzekoa aukera
* Mezu pribatuak bidaltzeko mekanismoa
Joango gara pixkanaka gauzak gehitzen!! Hurren arte!
Iker Ibarguren
2014/11/17 15:36 55
Edozein ideia duzuelarik ere, bota lasai! egin ez daitekeela uste arren, bota lasai!
Xabier Calvo
2014/11/26 22:52 25
Zer iruditzen zaizue foroetan gai bati erantzutean, idazteko koadro gainean gai horretako aurretik dauden erantzunak ikusi ahal izatea, Horrela erantzuna idazten ari garen heinean, gaia eta bere aurretiko erantzunak ikus ditzakegu, gure erantzuna idaztea errazagoa izango delarik.
Ez dakit ondo azaldu dudan...
Iker Ibarguren
2014/11/27 15:55 55
Ulertzen dut esan nahi duzuna eta arrazoia duzu... kasua da programatutako pakete bat dela eta funtzionalidade hori ez dakarrela....
baina aspertua nagoenez.... ea zer egin dezakedan ;)
Ideia ona!
Iker Ibarguren
2014/11/28 12:18 55
garatu dut eta Urtziri bidali diot, berak instalatu, balioztatu, moldatu behar du ;)
Xabier Calvo
2014/11/28 23:02 25