Hollow Knight

Hallownest izeneko erresuma galdua esploratu beharko dugu bi dimentsiko metroidvania abentura honetan. Borrokak eta jauziak izango dira nagusi Team Cherry-ren jokoan.

Jabeduna - ordainpekoa

Webgunea

Team Cherry

24 Feb, 2017

Euskaraz!

Joko hau euskaraz jokatu daiteke PC plataforman.

Zaleek egindako itzulpena da, eta zoritxarrez, ez da ofiziala. Euskaratzeko pauso batzuk jarraitu beharko dituzu.

Informazio gehiago hemen.


Blogeko artikuluak

Hollow Knight metroidvania abentura euskaratu du Ibai Oihanguren zaleak

Lander Unzueta | 2023/01/17 13:00 BerriakItzulpenak

Garatzaile independenteek maisulan ugari eskaini dizkigute azken urteetan. Enpresa handien AAA tituluengandik urrundu, eta beste ezaugarri batzuk dituzten obrak bideojokozaleak maitemintzea lortu dute. Maila bikaineko joko sorta anitza edukita, zaila da bakar bat nabarmentzea; hala eta guztiz ere, azken urteetan Hollow Knight izan da indie lanen artean begirada gehien erakarri dituena. O...

Metroidvania guztien erregea - Hollow Knight

Lander Unzueta | 2019/10/03 09:24 Analisiak

Orain bi urte argitaratu zen Hollow Knight abentura eta esplorazioa ardatz duen jokoa, zaleen ikur berria bihurtu da. Atal guztietan lan bikaina egin duen Metroidvania honek eskarmentu handiko jokalariak zein hasiberriak liluratu ditu. Metroidvania estiloko jokoen zaleek, azken urteetan azpigenero horretako gero eta altxor gehiago argitaratuz joan direla nabaritu dute. Izan ere, indie sortzaile a...




Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.