Unity-k instalazio kuota baliogabetu du
2024/09/16 14:00
Erabiltzaileek jokoak instalatzen zituzten bakoitzean ezarritako zerga zen garapen motorearen ordainpeko bertsioetako garatzaileentzat.
Dragoi Bola GTko pertsonaiek Dragon Ball: Sparking! Zero-n borrokatuko dute
2024/09/16 12:00
Son Gokuren abentura guztietako 164 borrokalari espero dira. Budokai Tenkaichi sagaren atal berria urriaren 11n estreinatuko da.
Annapurna Interactive argitaletxeko lantalde osoak dimisioa aurkeztu du, talde nagusitik banatzeko negoziaketek huts egin ondoren
2024/09/16 10:00
25 langilek osatzen zuten bideojokoen atala. Iragarritako jokoek aurrera egingo dutela adierazi dute enpresaren arduradunek.
The Legend of Zelda: Echoes of Wisdom-erako prestatzeko aurkezpen bideoa argitaratu du Nintendo-k
2024/09/13 10:00
Irailaren 26an hasiko dira Zelda printzesaren bakarkako abenturak. Hyrule erresuma denetariko elementuak kopiatzeko ahalmenarekin esploratuko dugu.
Xbox Game Studios-eko 650 langile kaleratuko ditu Microsoft-ek
2024/09/12 16:30
Phil Spencer Xboxeko arduradun nagusiak barne mezu bidez adierazi die langileei.
Lander Unzueta
Game Erauntsia
Jarraitu Steam taldea