Concord multijokalariak beta probaldia abiatu du PlayStation 5ean eta PCan
2024/07/12 12:00
Probaldi itxiarekin hasi dira, baina uztailaren 18tik 21era bitartean beta irekia proposatuko du PlayStation Studios-ekoen jokoak.
Nintendo 64ko Mystical Ninja Starring Goemon-ek PCko bertsio natiboa jaso du zaleen eskutik
2024/07/12 10:00
N64Recomp tresnarekin sortutako proiektu berria da. Aurretik The Legend of Zelda: Majora’s Mask bikainaren port-a prestatu dute zaleek.
League of Legends-en unibertsoan girotutako Smash Bros estiloko borroka jokoa bertan behera utzi du Riot Games-ek
2024/07/11 14:00
Pool Party proiektuarekin kirol elektronikoetan are gehiago barneratzea aurreikusten zuten. 2XKO borroka joko klasikoa prestatzen jarraitzen dute.
Double Dragon Revive-k beat ‘em up klasikoa hiru dimentsioetara darama
2024/07/11 12:00
Yuke eta Arc System Works talde japoniarrak arduratuko dira dragoiak berpizteaz. Datorren urtean kaleratuko dute.
Ninja Dortoka Gazteen Splintered Fate roguelike abentura ordenagailuetara iritsiko da aurten
2024/07/11 10:00
Hades estiloko mekanikak bereganatuko ditu. Apple Arcade harpidetzan estreinatu ondoren, Nintendo Switch-eko bertsioa uztailaren 17an kaleratuko dute.
Lander Unzueta
Game Erauntsia
Jarraitu Steam taldea