Duela hainbat hilabete, komunitateko kideek ARK Survival Evolved bideojokoa euskaratu genuen, eta irail hasieran, jokoaren garatzaileek itzulpena onartu zuten. Orain, zerbitzari propio bat ireki berri dugu euskal ARK komunitatea bultzatzeko asmoz. Hasiera batean, hilabete batez martxan egotekoa bazen ere, harrera ona izan duenez, epea luzatu eta beste hilabete batez edukiko dugu. Jokoa erraztearren animaliak etxekotzeari x5eko biderkatzailea ezarri diogu, esperientzia eta lehengaien biltzeari, berriz, x3koa. Mapari dagokionez, The Center aukeratu dugu.

Zerbitzarian sartzeko esteka honetan sakatu besterik ez duzu egin behar, eta jokoa automatikoki irekiko zaizu. Bestalde, Telegrameko ARK taldera sartzera gonbidatu nahi zaitugu jokoari buruz hitz egiteko.

Aurrekoan egindako ARKen hiru kopien zozketan zorterik izan ez bazenu, ez etsi. Izan ere, Gabonetako oporrak direla-eta Steamen-ek %60ko deskontua du. Ez galdu aukera!