Multijokalarira bideratutako ateratze tiro jokoa izango da. Tiroak eta biziraupena dira muina.
Marathon berria ezagutzeko unea iritsi dela adierazi du Bungie estudioak. Apirilaren 12an jokagarritasunaren lehen bideoa eskainiko dute aurkezpen bereziarekin.
19:00etan argitaratuko dute emanaldia, printzipioz, bideojokoaren sare sozialetan zein Twitch eta YouTube kateetan. ARG joko interesgarriaren atzean ezkutatzen zen atarian irakur dezakegu informazio guztia.
Iragarpena zinematika motzarekin egin dute. Tau Ceti IV planetara bidaiatuko omen dugu: landarediz eta kolorez betetako kokalekuak dira nagusi bertan. Marathon originaletako girotzetik asko urruntzen direla esan daiteke, beraz… baita jokagarritasunetik ere.
2023ko ekainean iragarritako titulua multijokalarira begira jarriko da. Izan ere, ateratze tiro jokoen (extraction shooter) azpigeneroan kokatuko da Marathon: jokalariak elkarren aurka jarriko ditu helburuak betetzen eta sariak biltzen dituzten bitartean, ostean gudu zelaitik ihes egiteko.
Estetika zein mekanika bereziekin, Marathon berria misterio hutsa da oraindik. 2022. urtean Bungie Sony-k bereganatu zuela gogoratu beharra dago; hori horrela, euren hurrengo titulua PlayStation 5 kontsolan zein ordenagailuetan kaleratuko dute.
Apirilaren 12an ezagutuko ditugu Marathonen xehetasun guztiak.
Iruzkinak