On the Run! deitua, endless runner erako obra da King garatzen ari dena.
Activisionek Crash Bandicoot: On the Run! mugikorretarako plataforma jokoa iragarri du. Android eta iOSerako garatzen ari dira King garatzailearekin elkarlanean.
Bideojokoa endless runner formatukoa izango da: Temple Run eta antzekoen bidea jarraituko du Crashen abentura eramangarriak. On the Run! trailer zinematiko baten bidez aurkeztu du Activisionek.
Garatzaileek “etsai nagusi ezagunak, maila berriak eta eskuratzeko itxurak” agindu dituzte. Ez hori bakarrik, arma propioak sortzeko aukera ere egongo dela azpimarratu dute.
Oraindik argitaratze datarik gabe, aldez aurretik izena emateko aukera dagoela azaldu dute arduradunek. Hori egiten dutenek “sari berezia” eramango dute.
On the Run! ez da etorkizun hurbilean ikusiko dugun marsupialaren abentura bakarra izango: Activisionek kontsoletan argitaratuko duten Crash Bandicoot 4: It’s About Time iragarri zuen orain aste batzuk.
Iruzkinak