Amerikako Estatu Batuetako herritarren protestek bideojokoen munduko ekitaldi digitaletan ere eragin dute.

George Floyden hilketa eta egunotan Amerikako Estatu Batuetako herritarrek egiten ari diren protestak direla-eta, bideojokoen enpresa eta garatzaileek prestatu dituzten ekitaldi digitalak atzeratzea erabaki dute antolatzaileek.

2020ko E3 ekimena koronabirusaren eraginagatik bertan behera uztea erabaki zuten joan den martxoan. Nazioarteko pandemiak mundu osoari eragiten jarraitzen dion arren, Electronic Entertainment Expoak utzitako lekua bereganatzeko prest zeuden askotariko ekitaldi digitalak egitekotan ziren datozen asteetan. AEBetako egoera soziopolitikoa ikusita, ekimenak alde batera utzi eta Black Lives Matter mugimenduaren alde egitea erabaki dute antolatzaile askok.

CD Projektek antolatutako Cyberpunk 2077 Night Wire ekimena, Playstation 5aren lehen bideojokoen aurkezpena, Electronic Artsen EA Play Live, PC Gaming Showa edota Valven Steam Game Festival: Summer Edition dira, besteak beste, atzeratu diren hitzorduak. Gehienek data berria dute, baina Microsoften ekitaldiak oraindik zehaztu gabeko egun batean egingo dira, esate baterako.

Udako ekitaldi eta aurkezpenen zerrenda eguneratua:

Ekitaldia Eguna Ordua
Indie Live Expo Larunbata, ekainak 6 13:00

Upload VR Showcase

Astelehena, ekainak 8 17:30
IGN Expo Ekainak 8tik ekainak 12ra bitartean  
PlayStation 5: The Future of Gaming Osteguna, ekainak 11 22:00

IGN Summer of Gaming

Ekainak 11, 12, 15, 18, 24  
The Escapist Indie Showcase Osteguna, ekainak 11 21:00
Guerrilla Collective Larunbata, ekainak 13 Zehaztu gabe
PC Gaming Show Larunbata, ekainak 13 Zehaztu gabe
Future Games Show Larunbata, ekainak 13 Zehaztu gabe
Steam Game Festival: Summer Edition Ekainaren 16tik ekainaren 22ra bitartean  
EA Play Live Osteguna, ekainak 18 01:00
New Game+ Expo Asteartea, ekainak 23 17:00
Cyberpunk 2077 Night City Wire Osteguna, ekainak 25 Zehaztu gabe
Microsoften ekaineko aurkezpena Zehaztu gabe Zehaztu gabe
Warframe TennoCon Larunbata, uztailak 11 Zehaztu gabe
Ubisoften aurkezpena Igandea, uztailak 12 21:00
Microsoften uztaileko aurkezpena Zehaztu gabe Zehaztu gabe
Gamescomen irekiera ekitaldia Osteguna, abuztuak 27 Zehaztu gabe