Aurreko erreportaian ordenagailuetan jolasteko bi aizkolaritza simulatzaile aurkeztu genituen, SeiBaietz! eta Izan Kirolari, biak, Erandioko Gestionet enpresak garatuak. Dagokigun erreportai honetan beste plataforma batean jolasteko bideo-jokoak ikusiko ditugu, zehazki, IOSen. Hauek Aizkolari eta Ultimate Aizkolari Training —bigarren izen batekin ere ezaguna, iAizkolari—.
Aizkolari
Aizkolari izeneko IOSerako bideo-joko honen historioa pixkat tristea da, izan ere, Animatu, bere enpresa garatzaileak, itxi ondoren hil ostean argitaratu zuen. Animatuko langileek bazekiten enpresa itxiko zela, beraz, askatasunez landu eta garatu zuten bideo-jokoa, zerbait desberdina eta gozagarria egiteko.
2010eko abenduan argitaratu zen bideo-jokoa, soilik iPhonetan jolasteko. Gaur egun ez dago app storean eskuragarri, izan ere, sortzaileek ez dute softwarea gaurkotzen jarraitu. Menuak, gutxienez, ingeleraz zeuden. Garatzaileei galdetu ondoren ez dute ondo gogoratzen beste hizkuntzetan ere eskeini zuten edo ez.
Jokoa nahiko sinplea da: egurra moztu behar dugu smartphonearen pantaila ikutuz bideo-jokoak agintzen digunean. Horrela bada, kolpe bat, bi, hiru edo bat ez eman behar ditugu —kasu horretan atzamarra gora irristatu behar da—. Gainera, jolasteko bi modu daude: time attack eta survival. Lehenengoan denbora tarte konkretu bat dugu eta bigarrenean kale egin arte arituko gara jolasten. Garrantzitsua da erritmo egokia eramatea, bestela aizkolariak huts egingo du aizkora enborrean geratuko zaiolarik.
Partida bakoitzean kale egiteko hiru aukera ditugu eta ondoren game over azalduko zaigu. Momentu horretan aizkolariak bere oinean kolpea emango du, odoleztatu, lurrera erori eta koskorra buruan duen bitartean anbulantzia agertuko da.
Grafikoak cartoon modukoak dira eta enpresako administrazio kudeatzailea zen Nacho Goroztizagak egin zituen. Bideo-jokoaren girotzea aizkolaritza proba tradizional batena da: mendi artean dagoen herriko plaza batean gaude, ikurrina txikiak ezkerretik eskuinera eskegitak dituena eta publikoa aizkolariari begira dago Animatu enpresaren logoa duen hesi baten atzean.
Smartphonak dakarren abantaila bat sare sozialetan emaitzak tartekatzeko aukera da. Behin jokua amaituta emaitza lagunei hedatzeko aukera daukagu Facebook eta Twitter bitartez.
Ultimate Aizkolari Training – iAizkolari
Dagokigun bideo-joko honen inguruko informazioa eskasa da. Ez dugu enpresaren inguruko informaziorik aurkitu —ezin dugu baieztatu Euskal Herrian kokatuta dagoenik— eta informazio iturri nagusiak jokoaren review eta irudi batzuk dira.
Ultimate Aizkolari Training edo iAizkolari 2011 urtean iPhone eta iPaderako argitaratu zen aplikazioa da. Bere enpresa sortzailea New Way Systems, eta antzadenez, soilik bideo-joko hau garatu zuten, ez dugulako garatzaile honen bestelako jokorik aurkitu. Gaur egun bideo-jokoa app storean ez dago eskuragarri.
Animaturen Aizkolari bideo-jokoaren alderatuz, iAizkolarik eskeintzen dituen aukerak handiagoak dira. Hasteko, lau hizkuntzatan aurkeztu zen, euskara, gaztelera, ingelera eta frantsesa. Gainera, jokoaren deskribapena euskara, gaztelera eta ingeleraz aurkitu dugu, aizkolaritzen zer den azaltzen duen testu luze batekin.
«Bizkaiko Golkoan, Espainia eta Frantziaren arteko mugaren bi aldeetan, antzina-antzinatik bisi dira Euskaldunak, bere kemenari eta ausardiari erronka egiten dion naturaren kontra borroka egiten ohituta dagoen herri lehiatsua...»
Jolasten hasterakoan aizkora edo zerra aukeratu dezakegu, hala nola moztuko dugun egur mota —pagoa, pinua edo haritza—. Gainera, bi jokalarik smartphone berdinarekin aldi berean jolasteko aukera dago, pantailaren izkina bakoitzean erpuruak jarriz.
Instalatzeko momentuan 8.45Mbko espazioa beharrezoa zen telefonoan. Dohainik edo ordaindupekoa zen ez dugu argi, hainbat iturrietan doakoa dela adierazten da eta besteetan 0.89€ edo 0.99€ko prezioa zuela adierazten da.
Bibliografia:
APPDROPP.COM. iAizkolari. http://www.appdropp.com/ios/iaizkolari/480531592
APPSESPANOL.ES. iAizkolari. https://appsespanol.es/iphone-ipad/juegos/iaizkolari-axedmq.html
PACHECO, Logan. iAizkolari, el juego de iPhone para convertirte en leñador vasco, 2013/04/10. https://applicantes.com/iaizkolari-iphone-pais-vasco/
ZABALLA, Julen. LOAD"": Euskal bideojokoen historia (1985-2009), 9 bolumena, Artea eta bit-ak. Donostia-San Sebastián: Tabakalera. https://www.tabakalera.eu/sites/default/files/proyectos/2016/05/load_9_artea_eta_bit-ak.pdf
Elkarrizketak: Hafo eta Mikel Calvo
Irudi guztien jabetza: Animatu eta New Way Systems.
Iruzkinak