id Softwarek ustekabean iragarri du argitaratze data. Kokaleku, arma eta etsai berriak ikusiko dituzte bertan jokalariek.
2020ko bideo-jokorik bikainenetakoa izan zen Doom Eternal tiro jokoa. Orain urtebete kaleratu zuten arren, garatzaileek ez dute atsedenik hartu, eta shooter saga klasikoaren azken atalarentzako eduki berriak prestatzen jarraitu dute. Eternali bukaera emateko The Ancient Gods – Part Two espantsioa gaur bertan estreinatuko dela jakitera eman dute.
Azken DLCaren istorioa jarraituko du eduki gehigarriak, Dark Lordaren aurka jarrita jokalariei. Akzio geldiezina izango da berriro ere jokoaren ardatza, baina are elementu gehiago gaineratuta: Armoured Baron, Stone Imp eta Cursed Prowler arerio berriekin topo egingo du Doom Slayerrak, baina horiek akatzeko Sentinel Hammer arma hartuko du eskuetan. Mundu guztiz berriak ere bisitatuko ditu oraingoan deabruak geldiarazteko asmoarekin.
The Ancient Gods – Part Two PC, PS4, Xbox One eta Stadiara helduko da gaur. Halere, PS5 eta Xbox Seriesetarako bertsio eguneratuak ere egongo direla baieztatu du id Softwarek: argitaratze data zehaztu gabe utzi dute, pandemiak eragindako arazoengatik uste baino beranduago prest edukiko dutela arrazoituta.
Game Erauntsian Doom Eternalen analisi sakona idatzi genuen pasa den urtean. Bertan aldarrikatu genuenez “id Softwaren intentsitate handiko tiroketa biolentoek FPSak biziberritu dituzte; Doom Eternal generoko errege berrian bilakatu da”.
Iruzkinak