Berriak
Basureroes: Invasion guztiz euskaratutako retro plataforma abentura PC-an estreinatuko da
2022/09/08 12:00
Basureroes Team garatzailea Mega Man bezalako klasikoetan oinarrituko da titulu zaila zein dibertigarria prestatzeko.
Pokémon Scarlet-ek eta Violet-ek pizti, erronka eta arerio berriak aurkeztu ditu
2022/09/08 10:00
Azaroaren 18an jasoko du Nintendo Switch kontsolak sakeleko munstroen abentura. Gailu hibridoaren bertsio bereziarekin estreinatuko da.
Euskal bikoizketa duen Super Woden GP kontsoletara iritsiko da udazkenean
2022/09/07 14:00
ViJuDa garatzailea Eastasiasoft argitaletxearekin elkartu da bideojokoa zabaltzeko. Rally lasterketa klasikoak biziko ditugu tituluan.
Mario Kart Tour-eko sari kutxak ezabatuko ditu Nintendo-k
2022/09/07 12:00
Irail bukaeran argitaratuko duten eguneraketaren bidez eraberrituko dute gailu mugikorretarako doako jokoaren monetizazio sistema.
Cyberpunk 2077: Phantom Liberty izango da RPG abenturaren lehen espantsio handia
2022/09/07 10:00
Datorren urtean kaleratuko du CD Projekt Red-ek ordenagailuetan eta egungo belaunaldiko kontsoletan. 1.6 adabakia argitaratu dute jada.
Lander Unzueta
Steam konexioak huts egin du...
Jarraitu Steam taldea