Laugarren atala Halo: Combat Evolved Anniversary, Halo 2: Anniversary, Halo 3, Halo 3: ODST eta Halo: Reach bideojokoek osatzen duten bildumara gehitu da.

343 Industriesekoek PCko Halo: The Master Chief Collection osatzeko falta den azken jokoa argitaratu dute jada. Halo 4 iritsi da ordenagailuetara.

Zehazki, azaroaren 17an estreinatu zen bideo-jokoa. Argitalpena trailer zinematiko batekin aurreratu zuten, eta laugarren atala argitaratzeko hautatutako eguna ez da ausazkoa. Garatzaileek Master Chief protagonistaren izenetako bati keinua egin diote: Spartan-117ri, zehazki.

Nola ez, PCko bertsioa atal grafikora zein teknikora zuzendutako hobekuntzekin estreinatu da. 4K-ko bereizmenera 60 irudi segundoko tasarekin jokatzeko aukera eman dute garatzaileek.

Aldez aurretik Halo: Combat Evolved Anniversary, Halo 2: AnniversaryHalo 3, Halo 3: ODST eta Halo: Reach argitaratu dituzte PCan. Halo 4 izan da Master Chief Collection bilduma osatzeko geratzen den azken jokoa; Halo 5 PCan estreinatu gabe geratu den arren, Microsoftekoek bildumatik kanpo utzi dute.

Bilduma erosita joko guztiak batera eskuratzeaz gain, horiek banaka erosteko aukera ere ematen dute arduradunek. Ez hori bakarrik, Xbox Game Pass harpidetza zerbitzuarekin ere jokatu daiteke bildumara.

The Master Chief Collection Xboxerako ere eskuratu daiteke; Series Xko eta Sko bertsioak hainbat hobekuntza jasoko ditu.