Gaur kaleratu da Batman Arkham Knight, trilogiaren amaiera. Izugarrizko iritzi positiboak bildu ditu PS4ean, baina PCko bertsioa oso gorrotatua izan da, Steam-en jaso dituen iritzien %69 negatiboak izanik. Zer gertatu zaio saguzaharrari?
PCko bertsioa oso gaizki egina dago, alderdi teknikoa kontutan izanik. 30 fps-tara blokeatuta dago eta arazo handiak ematen ditu bai Nvidia erabiltzaileen artean, baita AMDko erabiltzaileen artean ere. Nahiz eta jokoa konpontzen duten arte magia askorik ezingo dugun egin, hainbat konponketa txikiri esker esperientzia on batean bilakatu ahal izan dut Arkham sagako azken entrega. "Optimizazioa" atalean ikasi dugun guztia praktikan jartzeko ordua heldu da!
Jokoak eskaintzen dituen aukera grafikoak oso kaxkarrak dira, antialiasing aukera bakarra on/off da, ez dago Motion Blur delakoa desgaitzeko aukerarik eta zer esanik ez aukera aurreratuei buruz... Baina jokoa martxan jarriz gero efektu horiek guztiak ikus ditzakegu (motion blur nazkagarria da adibide argiena!). Nola da hau posible? Nahiz eta ez dauden aukera grafikoen menuan, jokoak baditu aukera horiek, .ini fitxategi batean. Hemen aurkituko duzue fitxategia:
...Steam\SteamApps\common\Batman Arkham Knight\BMGame\Config\BmSystemSettings.ini
Bertan aurki ditzakezue efektuak, true edo false balioak dituztenak. False idatziz desgai ditzakezue, eta true idatziz aldiz, gaitu. Nire kasuan, motion blur-ari dagozkion hiru balioak, ingurumen oklusioa eta depth of field desgaituz, errendimendua asko hobetu dela ikusi dut. 10 fps inguru irabazi ditut, 50era igotzea ahalbidetu didalarik aldaketak. Honela, testurak hobetu ahal izan ditut 40 fps ingurutan geratuz, hasieran baino kalitate hobeko irudiekin oro har. Espero dut gomendioa lagungarri egingo zaizuela!
Onargarria al da hau? Labur esanda: ez. Halako port kaxkar bat ezin da onartu. 2015ean 30 fps-tara bloketatutako AAA joko bat? Zer demontre!? Ea jokoa eguneratuz arazo guzti hauek konpontzen dituzten, ahal bezain laster.
Poor performance and 30 fps lock. This is how the batman died. @Seftonhill @BatmanArkham @RocksteadyGames
— Xabi Linazasoro (@trikuxabi) junio 23, 2015
Xabi
// from Indie Totem
P.D.: Jokoarekin arazoren bat baduzue, irakurri artikulu hau, konponbidea jartzen baitiete hauetako askori: http://segmentnext.com/2015/06/23/batman-arkham-knight-crashes-performance-fps-stuttering-errors-bugs-and-fixes/
Iruzkinak (3)
Iker Ibarguren 2015ko eka. 23a, 18:17
Aupa Xabi!
Joko hau esku artean izateko gogo biziz nengoen eta irakurritako guztia horren negatiboa izatea.. pena da ba gero eh! ea eguneraketekin zuzentzen duten, baina arrazoia duzu, onartezina da.
Xabi 2015ko eka. 23a, 21:35
Iker, artikuluan azaldu bezala aritu naiz nire jokoaren fitxategietan gora eta behera, eta ordu eta erdi inguru behar bezala jolasteko aukera izan dut gaur. Gomendio bat... erosi jokoa konpontzen duten bezain laster! Oso dibertigarria ari zait egiten, Batmobila ikaragarria da, primeran egina dago. Ea noiz konturatzen diren port kaxkar hauekin ez direla inora helduko...!
Ander Intxaurrondo 2015ko eka. 24a, 09:13
Ez dut ulertzen zertan dabiltzan azken aldian PCko bertsioekin. Arazoak besterik ez dira: errendimendu txarra, optimizazio zatarra, FPS mugatuak,... Okerrena gainera nahita egiten dutela.
Esaten dute garatzaileek akordioak dituztela kontsolen fabrikatzaileekin, PCko jokoak hain onak ez izateko eta horrela kontsola eta PC arteko desberdintasunak ezkutatzeko. Ez dut konspiranoiko izan nahi, baina gaur egun edozer gauza espero daiteke.