Ekainako ekitaldi nagusia E3a izan da eta Il4rgi twitzlaria Oiartzun Irratiko Arguyu saioan izan da honi buruz hitz egiten. Ekitaldiaren garrantzia aipatu ostean honen balorazioa egin du. Pixkat eskasa izan dela adierazi du eta banan-banan aztertu ditu gaurkotasunak.
Ekainaren 12tik 15era bitartean burutu zen bideo-jokoen azoka digitala eta sopresa gutxi eta eduki eskasak izan zirela uste du Il4rgik. Hori bai, aurkezpen interesgarrien artean Microsoft eta Bethesdarena izan zen, erritmo oso ona izan zuena. Sony marka japoniarrak ez parte hartzea ere albiste izan zen.
Banan-banan errepasatu ditu Il4rgik irratian aurkezpen guztiak: Ubisoft, Microsoft eta Bethesda, Square Enix eta Nintendo. Marka bakoitzaren bideo-joko esanguratsuenak aipatu zituen Il4rgik, bideo-joko hauek zeintzuk diren ezagutzeko eman play!
Arguyu saioa astelehentik ostiralera goizeko 10:30etik 13:15era entzun daiteke Oiartzun Irratian.
Iruzkinak