Denbora asko pasa da autoen lehen bideojokoak atera zirenetik. 1982an, Namconek “Pole Position” izeneko bideojokoa 80ko hamarkadan erabiltzen ziren makina handientzat atera zuenetik, izugarrizko eboluzioa izan dugu. Bai grafikoki, bai fisikekin (autoen konportamendua egoera aldaketen aurrean), baita jokabilitatearekin ere, baina benetako lehiaketaren sentsazioa ezin izan dute gure etxera ekarri bideo-jolasek. iRacing agertu arte.
Mundu oso sakona da iRacing. Zer den, zenbat balio duen, eta zerk egiten duen berezia ikusiko dugu. PC plataforman bakarrik jolastu ahal izango dugu, eta internet izatea beharrezkoa izango da.
iRacing, gidatzeko simulagailua da, lehiaketa simulagailua hain zuzen ere. Esklusiboa da ordenagailuenzat lehen aipatu dudan bezala, eta Windows-en, Linux-en eta Mac-en funtzionatzen du. Bere barnean dakartzan eduki guztia mundu errealetik aterata daude, autoak eta zirkuitoak, plublizitatea… eta soil-soilik, online jokatu dezakegu. Nahiz eta lasterketak garrantzitsuenak izan, era librean praktikatzeko aukera izango dugu, gero lasterketa ordua iristean azkarragoak izan gaitezen. Hardware aldetik, simulagailu oso arina da, eta ia edozein ordenagailutan arazorik gabe dabil. Hemen Game Erauntsian jokoari buruzko fitxa.
Lasterketek ordu finkoak dituzte. Baita sailkapenak ere. Lasterketak, gidarien mailaren arabera antolatzen dira automatikoki. Era honetan lortzen dena da zure pareko maila duten gidariekin parte hartzea. Hain komunitate handia denez (milaka erabiltzaile ditu), parekotasuna handia da, horrek eragiten ditu partidak oso dibertigarriak izatea. Bi motatako lasterketa daude, “oval”, eta arruntak. Oval, Nascar bezalako ibilbideak dira. Elipse motatakoak.
iRacing ez da simulagailu merkea, izan ere, gutxieneko harpidetza 6$ dira hilabeteko. Horrez gain, badaude beste aukera batzuk, hots, hiruhilabetero, urtero edo 2 urtero ordaindu dezakezun (harpidetza zenbat eta luzeago izan, orduan eta merkeago suertatzen zaizu). Honek abantaila bat dauka, oso gustoko duenak bakarrik joasten duela. Horrela, jokalari zikinak edo denbora pasatzeko datozenek ez dute lekua iRacing-en.
iRacing-ek duen elementu nagusiena, Safety Rating delakoa da. Hau, zure gidari kalitatea eta trebetasuna neurtzeko elementu nagusiena da. Honekin, gidarien kategoria neurtzen eta sailkatzen da. Rookie bezala hasita, Pro mailara iritsi zaitezke. Safety Rating-ek neurtzen du, adibidez, zure abiadura buelta batean, zure lasterketa erritmoa, ea zirkuitutik ateratzen zaren, ea istripuak izaten dituzun, ea errespetatzen dituzun beste gidariak… Honekin oro har, gidariaren kalitatea neurtzen da. Hobeto ulertzeko adibide bat jarriko dut.
Lasterketa batean, 10. ateratzen zara eta azkenean irabazten duzu. Safety Rating-ek egingo duena zera da; zure akatsak , zure erritmoa, zure kontaktua beste gidariekin… neurtu. Hala ere, beharbada, hobe dezakegu 10. atera eta 10. helduta, erritmo ona jarraituz, autoa pistatik atera gabe eramanez, etabar. Beraz, nahiz eta lasterketa irabazi erritmo aldakorra eramanez, istripuak izanez eta pistatik ateraz, horrek ez du esan nahi gidatzeko iaioa zarenik, eta ondorioz, puntu balio baxuago lortuko duzu (are gehiago, negatiboa ere izan daiteke). Gogora dezagun, gure arerioak BETI direla jokalari fisikoak eta inoiz ez makina.
iPod, iPad, iPhone, iRobot.... eta orain iRacing. Zer partekatzen dute hauek denek? Ba, argi dago, “i” lehenengo letra bezala. Eta zer dela eta “i”? (ingelesez “ai” ahoskatua). “i” hori ingelesko “intelligent”-etik dator, hau da, adimentsua. MacIntosh-en produktuak adimentsuak direla argi dago, eta are argiago dago, gure iRacing jokoa ere adimentsua dela. Interakzioa muturrera darama eta erreala baino errealagoa da!!!!!
Iruzkinak (5)
Jorge Pérez 2015ko api. 18a, 13:25
Oso erraz ulertzen da zure artikulua, beste aldetik eskerrik asko informazio berria emateagatik ez nuelako jokoa ezagutzen.
Nire ikuspuntutik ona da jokoak errealak izatea, baina batzuetan pasatu daitezke; "Gran Turismo" saga adibide bat da. Adibidez pasa den urtean, Gran Turismo joko berriarekin gauza barregaria gertatu zitzaidan; nire lagun bati kotxezko jokoak asko gustatzen zaizkio, eta eguraldi txarreko egun batean, 24 orduko "Le Manseko" automobil lasterketa egitea erabaki zuen, eta badakizue joko horretan 24 ordu dira BENETAN eta nire lagunak egun osoa eman zuen jokatzeko eta zombi bat bezala bukatu zuen ! ;)
COD ADW ADICTED ;) 2015ko api. 21a, 20:17
Artikulo ona, txo!
Oso ondo azaltzen duzu nola funtzionatzen duen iRacing jokoa, asko interesatzen zaizkit mota honetako jokoak, batez ere simulagailu baten bidez jolasteko aukera dagoenean.
Behin, joan nintzen bilboko Gran Viako denda batera, non simulagailu batean egon nintzen joko honen antzekoa den jokoan jolasten, eta aipagarria da simulagailuek lortzen duten errealitate maila. Katxarro horrek denetarik zuen: 3D-a, telebista erraldoia, dar-dara egiten zuen eserlekua... Hain erreala izan zen esperientzia hori, non izerditan blai atera nintzen dendatik. ;)
Gehiagotan joango nintzateke, baina hori bai, lagun gehiagorekin. Horrela guztion kontra jolasteko eta irabazteko aukera izango nuke. Hurrengoan entrenatuta joango naiz partida hain nekatuta ez amaitzeko. jajajajajaja (pipa hutsa naiz).
Haritz Odriozola 2015ko api. 24a, 20:44
Betidanik izan ditut auto lasterketak gustoko, ta lasterketa on baten ostean sentitzen dena ezin da deskribatu. Berdin dio lenen edo azken amaitu izana, konpetitua izan bada benetan izugarria da uzten dizun sentsazioa.
PC-ra pasatu nintzenean auto lasterketen jolas on bat aurkitu nahi izan nuen, ta Assetto Corsa aurkitu nuen. Oso simulatzaile ona da, egia esan niretzat onena, baina online izugarri txarra dauka. Lag-a izateaz gain batzutan, lasterketa serioak egitea ezinezkoa da. Ez jolasaren aldetik, baizik eta erabiltzaileak negargura ematen baitute. Ez dago inongo penalizaziorik jolasean aurkako norabidean guztiei talka egiten joan ezkero, are gutxiago lehen kurban 5 auto zurekin ematen badituzu paretaren aurka.
Horrela ezagutu nuen iRacing (Beno Heikki360 youtuberran bidez gehiago baina xD), okerreko gauzak egin ezkero garesti ordaintzen dezun jolasa. Egia da ez dela merkea jolasa, baina ia lasterketa orotatik aurez aipatu dudan sentsazio horrekin ateratzen zera.
Bide batez, udako badut proiektiu txiki bat zuri komentatzeko, Blancpain Endurance Series erresistentzia lasterketetarako talde bat egitea. Honetaz hitzegingo dugu gehiago biok, hirugarren taldekide bat ere aurkitu beharko baigenu. Hau ordea oporretako utziko det, oain azterketak baitaude :-D
Artikulu ona, espero etorkizunean gehiago egitea. Ondo segi !
Lander 2015ko api. 25a, 11:10
Aizue, egia da iRacing bakarrik pilotoaren ikuspegitik gidatu daitekeela? Ni ez naiz batere iaioa kontu horietan, baina egia esan, harritu ninduen alde horretatik mugatua izatea. GTAn, adibidez, nahiko deserosoa da autoaren barrutik gidatzea soil-soilik.
Bestalde, hain simuladore errealista izateak badu beste abantaila handi bat; benetan gidatzen ari direnentzat laguntza handia izan daiteke. Neskek, batez ere, arazo asko izaten dituzte. Gidabaimena ateratzerakoan, askoz klase gehiago eman behar dituzte. Eta azterketetan suspentso gehiago jasotzen dituzte. Baina aizue, nirea ez da jarrera matxista, ez pentsa gaizki, eh! Azken datu hauek ez dira nire iritzia, datu objektiboak dira.
Nire neskak adibidez, gidatzea ez du batere gustuko. Are gehiago, gorroto du!!
Onartu beharra dago, neska askok gidatzea gustuko badute ere (eta ondo egin ere), normalean, bikote batean, norbait gidatzekotan, mutilak egiten du. Emakumeek gidatzeari UKO egiten diote.
Fija zaitezte, bestela; kaletik zoaztela, auto batean bikote bat dagoenean, nork gidatzen duen; mutilak ala neskak??
Eta iRacing-eko erabiltzaileen artean ze portzentaje dago neska/mutil artean? Ziur mutilak gehiengo absolutua dutela.
James Hunt 2015ko uzt. 6a, 11:21
Aupa lagunok!
Eskerrik asko zure erantzuengatik. Barkatuko didazue ain berandu erantzuteagatik! Hau kasualitatea Haritz! Ni ere Heikki-ren bidez ezagutu nuen iRacing. Egia esanda, etxean nengoen aspertuta eta hasi nintzen proyect Cars jokoaren videoak bilatzen, zeren eta etorkizun oso ona zuela zioten internetko jokozaleek, baina ni ikusi nahi nituen videoak ikusteko nolakoak ziren fikikak eta horrelakoak.
Betidanik izan naiz PS zalea. Baina lagun baten Race 07 instalatu zidan ordenagailuan eta horrek zeruko ateak ireki nintuen. Asseto Corsa erosi eta deskargartu eta gero, ikusi nuen nola ezinezkoa zela nire bolantearekin jolaztea, kriston lag-a zuelako. Hamaika gauza frogatu eta gero, ezin izan nuen hori zuzendu eta… orduan Heikki ezagutu nuen eta iRacing frogarzera animatu nintzen. Nik uste nire bizitzako aurkikuntza izan zela.
Zure proposamenari dagokionez, primeran iruditzen zait! Hasi naiz apur bat Ruf-arekin jolazten, zeren eta nik uste nuen sprint seriak zirela, baina ez, D mailan endurance Seriak ditugu, eta ez nuenez ono ondo ulertzen horren funtzionamnedua… skip barber-arekin nago orain borrokan!