Bideojokoetan lagunak egin eta euskaraz gehiago gozatzeko VoIP zerbitzari bat martxan jartzeko lanetan ari gara. Oso ezagunak dira horrelako beste zenbait zerbitzu, TeamSpeak (bideojokoetara bideratua dena) edota Skype adibidez. VoIP edo IP bidez ahotsa transmitizeko sistemek, bideojokoan jolasten ari garen bitartean beste lagunekin hitz egiteko aukera ematen digute. Eztabaidarako gune ireki bat edo taldekako joko bateko koordinazio eta komunikazio gunea ere izan daitezke.
Mumble, software librea eta plataforma anitzetan erabiltzeko aplikazioa da. kontratatu dugun zerbitzarian aldi bereko 30-80 bitarteko lagun kopurua konektatu ahal izango da. Gainera, gela desberdinak definitzeko aukera ematen du eta joko eta txapelketa ezberdin bakoitzerako gune bat konfiguratu ahal izango dugu. Hori gutxi balitz, aplikazioa itzultzeko aukera ere badago! Game Erauntsiko kide batzuk izena eman dugu dagoeneko itzulpen taldetxo bat osatu eta Mumble euskaraz jartzeko. Animatu!
Oraingoz ez digu kostu gehigarririk suposatuko tresna hau martxan jartzeak eta abantailak besterik ez dizkiogu ikusten. Gure komunitateko harremanak hobetuko direlakoan gaude eta joko esperientzian ere urrats bat aurrera emango dugula uste dugu.
Iruzkinak (8)
Damian 2015ko api. 10a, 21:17
Ederra!
Hasi naiz jada esaldi luzeenekin lanean. Hau guk eiten ez bajuau, zeinek? ^_^
Gero antolatzeko be oso ondo etorriko jaku, eta baitxa be jolasteko.
Antton 2015ko api. 10a, 21:25
Sartu naiz eta ehuneko ehun dago. Itzulita eta erabiltzeko prest dagoela esan nahi du?
Antton 2015ko api. 10a, 21:28
Ahaztu esandakoa. Hizkuntzaz nahastu Nazi.
Antton 2015ko api. 10a, 21:29
Naiz*
Lander 2015ko api. 16a, 19:54
Aupa, ideia bikaina da Mumble-ena!!!!!!!!!
Ni ere itzultzen eta berrikusten nabil.
Galdera batzuk:
- Itzulpena berrikusiz gero, egokia iruditzen bazait, zer egin behar dut?
- Ni, koma ( , ) eta gidoitxoa ( - ) gehiagotan erabiltzearen alde nago. Izan ere, askotan, esaldi luzeak direnean euskara nahiko nahasgarria suerta daiteke (orden aldetik) ohitua ez dagoenarentzat.
- Hitz jatorrak (puristak, euskara petoan) hobeto, edo castellanoparlante-entzat ulergarriagoak direnak?
Adibidez: inherit=heredar: heredatu, jaso, oinordetu??????????????
Urtzi Odriozola 2015ko api. 16a, 20:35
Kaixo Lander!! Eztabaida gune bat sortu dut foroan: http://gamerauntsia.eus/foroa/denetariko-kutxa/146/
Iruzkin honen kopiatu-itsatsi bat egin bertan mesedez. Eztabaida forora bideratuko dugu, zeren, artikulu hau denborarekin atzean geldituko da eta erabiltzaile berriek ezin izango dute ikusi. Foroan aldiz, beti presente egongo da.
Ondo izan eta ongi etorri!! ;)