Ibai Bagglieto Arakistain bideojoko sortzailearen Life Light jokoaren speedrun-a egin dezakezue eta webgunera igo!
Orrialde ofizialetik ateratako jokoaren informazioa:
Ihes egin bidelapur eta zaldunez beteriko gaztelutik zure ezpataren eta grabitatearen indarra erabiliz.
Zure botereak erabili ahal izateko ingurunean aurki ditzakezun zuzien argia xurgatu beharko duzu, horrela grabitatea alda edo erregeneratu ahal izanez.
Banku bat aurkitzen duzun bakoitzean atseden hartu eta zure estatistikak hobe ditzakezu. Hau egin ahal izateko jokoan aurki ditzakezun etsaiei bizi argia lapurtu beharko diezu.
Gazteluaren irteerara iritsi baino lehen tranpaz eta etsaiez beteriko geletatik pasa beharko zara, bertan zure botereak adimenarekin erabili beharko dituzu aurrera jarraitu ahal izateko.
Azkenik, gaztelutik irten ahal izateko bere errege beldurgarriarekin borroka egin beharko duzu, sekretu bat baino gehiago gordeta dituena inork ezin ihes egiteko.
Iruzkinak