Txandakako borrokak, fantasiazko mundu zabala eta istorio sakona eskaini zituen Atlus-ek 2024ko jokoan.
Sega argitaletxeak eta Atlus estudioak Metaphor: ReFantazio Switch 2ra eramateko asmoa iragarri dute Nintendo Direct zuzenekoan: azaroaren 12an estreinatuko da gailu eramangarrian.
Orain bi urte kaleratu zuten jatorriz, PC, PS5 eta Xbox Series gailuetan ikaragarrizko balorazioak eta laudorioak jasota. Persona ezagunen sortzaileen azken obra da; hori horrela, antzeko elementuak bereganatzen ditu, istorio erabat berria proposatuta.
Euchronia-ko Erresuma Batura bidaiatuko dugu: fantasiazko elementuak biltzen dituen eskualde zabala. Zaldunak, erregeak, elfoak eta dragoiak ikusiko ditugu, esate baterako, elementu berritzaileagoekin batera. Txandakako borrokak, harremanen sistema eta anime estetika landua ikusiko ditugu Metaphorren. Gure aldetik, aurrerapena eskaini genion Game Erauntsian.
Askok espero zuten Switch 2 bertsioa, Atlusek aldez aurretik Persona 3: Reload egungo kontsolan kaleratu duela ikusita. Orain, igandean ikusitako Persona 4 Revival berregitea eta Persona 6 berria ere Nintendorenera iritsiko ote diren jakitea falta da.
Metaphor: ReFantazio azaroaren 12an kaleratuko da Switch 2an.
Lander Unzueta
Iruzkinak