Urte berriaren hasierarekin bat, Game Erauntsian aro berri bati ekingo diogu. Minecraft-eko lehen zerbitzari euskalduna martxan izango da. Zerbitzarira sartzeko 1.8 bertsioko minecraft izatea nahikoa izango da.
Irekiera Urtarrilak 1-eko iluntzeko 22:00-tan egingo da, Game Erauntsiaren YouTube-ko kanaletik zuzenekoa egiten ari garen bitartean.
Zerbitzari honetan zuen etxea egiteaz gain, errekurtsoak bildu ahal izango dituzue eta hainbat mini-jokoetan ibili ere bai, tartean Hunger Games, Parkour pista edo Quakecraft daudelarik.
Asko ariko zarete galdetzen zerbitzarira konektatzeko zer egin behar den. Oso erraza da. Lehenik jarraian dagoen arautegia irakurri behar duzue:
-
Zerbitzarira sartzeko ezinbestekoa da Gamerauntsia.eus orrialdean erregistratzea eta perfilean zure minecraft-eko erabiltzaile izena jartzea. Azken honetarako jarraitu pausu hauek:
-
Klikatu zure perfileko kudeatzeko botoia, ostean “Profila editatu” aukeran sakatu.
-
Ireki berri den orrialdean “Plataformak” atalean, “Plataforma” ipintzen duen tokian Minecraft aukeratu eta “Nick” ipintzen duen tokian idatzi zure erabiltzaile izena.
-
Sakatu “Gorde” botoia eta prest.
-
Zerbitzarira sartzeko baimena GE webgunean eskatu beharko da. Behin eskaera eginda administratzaile batek errebisatu eta sartzeko baimena emango dizu. Eskaerak egunero eguneratuko ditugu. Momentuan ezin bazara sartu zerbitzarira, lasai egon, gehienez egun bat tardatuko baitugu.
-
Gogoratu Minecraft-eko lehen zerbitzari euskalduna dela, beraz txat-etik derrigorrezkoa da euskaraz hitz egitea.
-
Logikoa den bezala, txatetik ez dira onartuko beste jokalarienganako irainik, ezta hitz/esaldi arrazista, homofobo, sexistarik.
-
Txatetik spam-a, mezu berdina hainbatetan errepikatzea edo txat-aren erabilpen normala alteratzea debekatua dago. Web orri baterako esteka bat jarri nahi izanez gero, administratzaile bati eskatu beharko zaio baimena.
-
Mundu printzipalean (Ez dena jolasena, ez errekurtsoena) debekatuta dago eraikin publikoak modifikatu/suntsitzea, ez baduzu jaso administratzaile baten baimena hori egiteko noski.
-
Guztiz debekatua dago beste erabiltzaileak erasotzea. Arau hau ez da aplikatzen borroka egitea beharrezkoa den mini-jokoetan eta guneetan.
-
Mundu printzipalean soilik zuri esleituko zaizun partzelan eraiki dezakezu libreki. Partzela hau administratzaile bati eskatu ostean esleituko zaizu. Zure eraikinak ezingo du zabaleraz harrizko erdiblokeek mugatzen duten area (10x10) baino gehiago izan eta altueraz 15 bloke goruntz eta 5 bloke beheruntz baino gehiago izan.
-
Behin partzela esleitu eta eraikinetik minimo bat egin ostean, area limitatzen duten erdiblokeak kendu ahal izango dira nahi izanez gero.
-
Eraikin publikoen eraikuntzak edo herrian zehar egin behar diren beste hainbat obrei buruz gamerauntsia.eus-eko foroko zerbitzariari dagokion atalean emango da berri. Bertan eman izena parte hartzea nahi izanez gero eta administratzaileak taldean onartu zaituelaren zain egon ezer egiten hasi aurretik.
-
Erabiltzaile arruntek ezingo dute eraikin publikoak egiteko aukerak eman beste erabiltzaileei. Foroan proposamenen atal bat egongo da. Han proposatu eta ideia erakargarria izanez gero, administratzaile batek jarriko du eraikuntza honetan parte hartzeko aukera.
-
Eraikuntza publiko hauetara apuntatzen bazara, konpromezu minimo batekin izan dadila. Mesedez ez utzi laguntzeari obra erdian.
-
Errekurtsoen munduan ez eraiki, astero mundu hau berriro sortuko baita. Horrez gain ez sortu suterik eta botatako zuhaitz bakoitzeko beste bat landatu.
-
Jokoen munduan errespetatu joko batera sartzeko egon daitezkeen ilarak.
-
Aurreko arauetatik at dagoen zerbait gertatu ezkero, ekintza horrengan azken erabakia administratzaileek izango dute.
-
Aurreko arauetako bat hausteak zigorra jasotzea ekarri dezake. Zigor hau administratzaile baten edo guztien artean erabakiko da, larritasunaren arabera. Hitzez atentzioa ematetik hasi eta kasurik okerrenean zerbitzaritik betirako kanporaketa izan daitezke aplikatu daitezkeen zigorrak.
-
Arau hauste bat ikusi edo jasan ezkero, idatzi gamerauntsia@gmail.com-era noiz/non/nork/zer gertatu den adieraziz eta guk kontsolatik ikertu ostean, erabaki bat hartuko dugu.
Ostean komentario bat utzi beharko duzue post honetan zerbitzarira sartzea nahi duzuela esanez (Honekin araudia onartzen duzuela esaten diguzue).
Azkenik, Minecraft barruan zerbitzarirako sarrera konfiguratu behar duzue. Honetarako jarraitu hurrengo pausuak:
1.- Multijokalaria atalera sartu eta han "Gehitu zerbitzaria" botoiari sakatu.
2.- "Zerbitzariaren izena" atalean "Game Erauntsia" idatzi eta "Zerbitzariaren helbidea" atalean "gamerauntsia.beastmc.com". Jarraian dagoen irudian ikusi ahal duzue hobeto:
3.- Ados sakatu eta listo, zerbitzaria irekitzen den momentutik aurrera sartu ahal izango zarete.
Animatu, zuen zain gaude ta !
Iruzkinak (7)
inigo27 2014ko abe. 31a, 17:06
Niri ere apunta nazazue!
Han izango gara lehen egunetik XD
atxalanda 2015ko urt. 1a, 01:49
Ez dut ondo ulertu non eskatu behar den baimena, baina hau bada lekua, apunta nazazue!
Bingen Galartza Iparragirre 2015ko urt. 1a, 13:44
Beno ba, dagoeneko prest dugu zerbitzarian izena emateko plataforma! Hemen: http://gamerauntsia.eus/minecraft/
Ongi izan eta laster arte :)
--- 2015ko urt. 1a, 14:00
Niri ere apuntatu! jada white listean nagoela uste dudan arren
lolailolailo12 2015ko urt. 1a, 19:19
Ez dakit hau den lekua apuntatzelp baina hau bada lekua, apunta nazazue, mesedez!
Haritz Odriozola 2015ko urt. 1a, 19:46
Aupa denoi,
Oso pozik gaude zerbitzariak duen harreragaz zuen artean ta horregatik atal berezi bat egin diogu orrialdean. Bertara joan behar duzue apuntatzera.
Barkatu eragozpenak.