Aurrekoan albiste batetan esan bezala, komunitatearentzat interesgarria izan daitekeen zerbitzu hau prestatzen gabiltza. Programa honen euskaratze prozesua etengabe doa aurreraka, jada lanaren %50 pasatu duelarik, baina zuek programara ohitzen joateko irekitzea pentsatu dugu. Jarraian Mumble zerbitzariko arautegia duzue, beraz mesedez hau irakurtzea eskatzen da:
- Euskaraz hitzegitea ezinbestekoa izango da.
- Mumble-ko erabiltzaile izenak, Game Erauntsia orrialdean inskribatuta zaudeten izenaren berdina izen behar du.
- Edukazioz portatzea eskatzen da. Zaratarik atera gabe eta inor iraindu nahiz molestatu gabe.
- Kanalen bat sortu nahi baduzue, "Zuen kanalak"-en barnean izan beharko dute.
Zerbitzarira konektatzeko datuak honakoak izango dira:
- Etiketa: Gamerauntsia
- Helbidea: 184.154.31.51
- Portua: 63048
- Erabiltzaile izena: (Zuen GE-ko erabiltzaile izena)
Bideo bat ere prestatu dugu non pausoz pauso erakusten den nola Mumble deskargatu, instalatu, konfiguratzen den eta oinarrizko erabilpena.
Gogoratu, dauden jolasen kanaletatik aparte beste jolasen batena nahi izanez gero, iruzkinetan utzi eta guk gehituko dugula.
Iruzkinak (7)
Urtzi Odriozola 2015ko mai. 1a, 17:22
Aupa Jon,
Oker ez banago, zertifikatua onartu beharra daukazu... gu ez gara fidagarriak baina badakizu :D
Eta bestela IP zenbakia edota portua ez duzu ondo sartu edo... horrelakoren bat...
Agertzen zaizun pantaila erakusterik bai?
Jon7 EUSKALDUNA 2015ko mai. 1a, 18:41
mm zertifikatua onartuko det ta ez badit egiten bidaliko dizut screenshot bat
Jon7 EUSKALDUNA 2015ko mai. 1a, 23:29
onartu det eta orain irekitzen dit, baina ireki orduko "mumble-low lattency- dejo de funcionar ateratzen zait eta programa itxi egiten da
Urtzi Odriozola 2015ko mai. 2a, 18:21
Aupa Jon, ze sistema eragilerekin zabiltza?
Jon7 EUSKALDUNA 2015ko mai. 3a, 10:40
windows vista, acer ordenagailu zahar xamar baten
Urtzi Odriozola 2015ko mai. 3a, 11:34
Aupa Jon, zure kontua foroan jarraitzea pentsatu dut... Besteren batek edo arazoak baditu aurretik egin dena ikus dezan. Hemen sortu dut haria: http://gamerauntsia.eus/foroa/denetariko-kutxa/149/
Konponbideren bat aurkitzen badut hor idatziko dut. Ea martxan jartzea lortzen dugun!