2024an Switch kontsolan estreinatuko diren bideojoko independenteak aurkeztuko dituzte.
Nintendok Indie World ekitaldiaren atal berria iragarri du. Bihar arratsaldean emango dute, ohi bezala, Kiotoko enpresaren YouTube kate desberdinetan.
16:00etatik aurrera jarraitu ahal izango dugu aurkezpena. Aurreratu dutenez, 20 bat minutuko iraupena edukiko du: motza, baina ohikoa Indie World formatuarentzat. Hori bai, zuzenean emango dutela diote, bideo osoa zuzenean argitaratu beharrean.
Iragarriko dituzten bideojokoei dagokienez, ez dute titulu zehatzik aipatu: “2024an Nintendo Switch kontsolara helduko diren iragarpenak eta berritasunak” bilduko dituztela baino ez dute adierazi prentsa oharrean.
Hollow Knight: Silkong-en zain gauden bitartean, beraz, hainbat indie obra ikusteko aukera edukiko dugu. Switcharen azken urtean —gogoratu 2025eko lehen hiruhilekoan kontsola berria estreinatuko dela, ziurrenik— estudio txikien lanek hartuko dute garrantzia, enpresa handiak belaunaldi berrirako jauzia emateko prestatzen dabiltzala.
Egia esan, Nintendok joko gutxi ditu iragarrita datozen hilabeteotarako: Paper Mario: The Thousand-Year Door maitatuaren birmasterizazioa, Luigi’s Mansion 2ren eguneratzea nahiz Pokémon Legends: Z-A dira etorkizunean jasoko ditugun Switcheko titulu handiak.
Iruzkinak