Game Erauntsiako telegram eztabaida taldean zabaldu du @arranobeltza erabiltzaileak berria. Game Boy Advanceko Pokémon Ruby jokoa euskaratzen ari omen da.

Ordenagailuko emulatzaile sinple batekin ireki daiteke fitxategia eta ikus dezakezuen moduan, euskaratzea nahiko aurreratua dago.

Besterik gabe, nahi duenak probatzeko hemendik jeitsi dezake ROM fitxategia eta telegram taldean eman honen gaineko iritzia. Ziur nago asko eskertuko dituztela zuzenketa eta iradokizunak.

 

Badu zer hobetua oraindik, menuak eta bestelako hainbat interfaze euskaratzeke edo zuzentzeke daudelako, baina aizue, ez al da elegante gelditzen Pokémon euskaraz?