Recalbox euskaraz

Xabier Calvo | 2015/12/03 09:00 BerriakRetro



Recalbox Raspberry Pi-rako kontsola eta bideojoko ezberdinak emulatzeko sistema da. Bere garaian Urtzi-k erakutsi zigun Retropiearen antzekoa. Honek ere, EmulationStation erabiltzen du frontend moduan.

Sistema honen jatorria zein den jakiteko, lagun talde frantses bategana jo behar dugu. Hauek, garatzaileak izateaz gain, kontsola zaharrak gustoko dituzte, eta bere hizkuntzan jokatzea nahi zutenez, Recalbox sortu zuten.

Bi ezaugarri nagusi ditu Recalboxek. Batetik, sistema martxan ipintzea oso sinplea dela. Retropie baino sinpleagoa esango nuke, eta hori Retropie ere lanak errazteko pentsatua dagoela. Hau sistema ahalik eta itxiena delako da. Bestalde, EmulationStationen bertsio modifikatu bat darabil eta honetan hizkuntza ezberdinak sartu daitezke.

Azken honetan baliatuz Recalbox-en EmulationStation-aren euskarazko gure itzulpena sartu du egileak, eta ondorioz Retro sistema hau euskaraz gozatzeko aukera daukagu jada!

Seguraski hau dena frogatzeko irrikitan egongo zarete, beraz, Recalbox sinple bat (ezaugarrietan sakondu gabe) martxan jartzeko jarraitu beharreko pausoak azalduko dizkizuet:

Beharrezko osagaiak

  • Raspberry Pi
  • MicroSD txartel bat – 8GB-koa gutxienez aholkatzen dut, behin jokoak sartzen hasita...
  • Teklatu bat – Hasieran batez ere, konfiguratzeko, bestela aginte batekin nahikoa da.
  • Aginte bat – USB bidezkoa edo haririk gabekoa (PS3,X360 edo bluetooth bidezkoa edozein)

Jarraibideak

Hasteko, Recalbox deskargatu beharra dugu, azken eguneraketa hemendik jaitsi dezakezue: https://github.com/digitalLumberjack/recalbox-os/releases

Ondoren MicroSD txartela formateatu behar dugu. FAT32 formatuan utzi eta bertara deskargatu dugun Recalbox sistemaren fitxategi konpirmitutako dena sartuko dugu. MicroSD txartela formateatzeko Windows edo MacOSXerako: https://www.sdcard.org/downloads/formatter_4/ erabili, eta Linux-en Gparted erabili dezakezue.

Behin MicroSD-a gertu dugula, hau Raspberry Pi-an sartu eta sistema abiaraziko dugu. Automatikoki dena instalatuko da:

Behin sistema instalatu eta berrabiaraztean EmulationStation ikusiko dugu. USB agintea badugu zuzenean funtzionatuko digu eta bluetooth bidezkoa bada agintea piztu eta segundu gutxitan konektatuko da.

Beraz, sistema martxan dugu jada. Bi oinarrizko gauza falta zaizkigu jokatzen hasi ahal izateko:

  1. Euskaraz ipini: Horretarako sartu Menuan Start botoiarekin, joan System Settings-era eta Language atalean Basque aukeratu. Aldaketa aplikatzeko sistema berrabiarazi beharko dugu.

 

   

      2.- Jokoak sartu: Raspberrya sarera konektatuta badugu,kablez adibidez, Raspberry-ak jokoak sartzeko karpetak elkarbantzen ditu. Beraz, edozein ordenagailutan sareko          elkarbanatutako karpeten artean Raspberrykoak izango ditugu, bertan sistema bakoitzaren jokoak sartu eta voila!

 

 

Horrela sistema euskaraz erabili eta jokoetan jokatzeko aukera izango genuke jada. Horretarako gaude hemen ezta!!

Pare bat gauza erdi garrantzitsu geldituko lirateke baina beti ere aukerazkoak dira:

  1. Agintearen botoiak esleitu: Sisteman esleipen bat dakar, baina beti ere aldatzea nahi izaten da. Hori Menutik egin daiteke.
  2. Wifi bidez konektatu: Zure Raspberry-an Wifi USB bat baduzu, Menutik Sare konfigurazioan sartuz zure Wifiaren SSID eta pasahitza sartu ditzakezu.

 

Beno, espero dut gustoko izango zenutela. Orain bai ez daukagula aitzakirik horrelako sistema batekin euskaraz jokatzeko!

Sistema martxan ikusi nahi baduzue Durangoko azokan Kabia gunean aukera izango duzue Abenduaren 5ean goizeko 10:30etatik 13:00tara.

Animo! Poliki poliki bagoaz eta bideojokoen mundua euskaratzen!

 

 

 

 

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

179
Kide

4
Jolasten

31
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…