SuperStarFighter orain euskaraz

Urtzi Odriozola | 2019/07/09 15:09 BerriakItzulpenak



SuperStarFighter kode irekiko jokoaren berri izan genuen duela gutxi Game Erauntsian. Jokoa oraindik garapenean (BETA bertsioan) dago eta hasieran pentsatu dituzten funtzionalitate asko falta bazaizkie ere, demo moduan jolasteko aukera dago.

Joko benetan azkarra eta erakargarria da, lau jokalari arte batera jolasteko aukerarekin. Bakarka, PUZaren (ordenagailuaren), jokalariak bata bestearen edota taldeka ordenagailu edo beste talde baten aurka jokatzeko aukerarekin.

Espaziontzien arteko borrokak egin ahal izango ditugu mundu edo planeta ezberdinetan. Espezie ezberdinak aukeratu ahal izango ditugu, naiz eta oraingoz espaziontziaren diseinua besterik ez den aukera honen ezberdintasun bakarra eta joko mota ezberdinak ere prestatu dituzte. Gehienak oso ezagunak:

  • Deathmatch (hil arteko borroka): 5 aurkari hiltzen dituenak irabazten du.
  • Koroa hartu: koroa bat dago planetan eta berau denbora luzeenez gainean daramanak irabaziko du.
  • Diamanteak bildu: Planeta honetan dauden diamante gehienak biltzen dituenak irabazten du.
  • Gelaxka kopuru gehiena lortu: Planeta hau gelaxkaz osatuta dago (erleen abaraxka moduan) eta gehienak zapaltzen dituenak irabazten du.
  • Etab...

Planeta guztietan denbora muga bat dago, eta helburuak betetzen ez badira ere, denbora amaitzean aurrena doanak irabaziko du partida. Berdinketa ere posible da, naiz eta niri oraindik ez zaidan horrelakorik gertatu :D

Jolasteko teklak honako hauek dira:

  • Espaziontziaren mugimendua: Teklatuko geziak
  • Tiro azkarra: M tekla sakatuta (gugana datozen aurkariaren bonbak lehertarazteko aparta da)
  • Tiro zehatza: M tekla sakatuta mantendu, apuntatu eta tekla askatuta (aukera honek gure ontzia aurrerantz bultzatuko du)

Eta nola ez, izaera librea duten proiektua puxka hau izanik, itzultzeko egin beharreko garapenean murgildu ginen. Proietua Godot software librean oinarritutako jokoak garatzeko tresna erabiliz osatua dago, eta egia esan, nahiko erraza izan da bai itzulpen egitura sortu eta beharrezko karaktere kateak sortzea.

Ah! Bitxikeria bat... Euskara izan da jokoa itzuli den lehen hizkuntza ;)

Gainera, jokoa software librean eta Godot motorean oinarrituta garatu denez, HTML5-erako bertsio bat sortu ahal izan dugu zuek zuzenean webgune honetatik bertatik jolastu ahal izateko!!!

Beno, eta sentitzen dugu, baina jokoa ez dago oraingoz mugikorretik jokatzeko moduan prestatuta... Teklatua ez badizue jokoak detektatzen, klik bat egin jokoaren gainean aurrena saguarekin.

Kontuan izan, hizkuntza aukeratzeko menurik oraindik ez duela garatuta, beraz, zuen nabigatzailea euskaraz baduzue soilik ikusi ahal izango duzuela jokoa euskaraz. Ez badakizue nabigatzailea nola jarri euskaraz, lehenhitza.eus webgunean oso ondo azaltzen dute. Oso garrantzitsua da nabigatzailea euskaraz izatea, beraz aprobetxatu momentu hau :)

ON EGIN!!

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

170
Kide

1
Jolasten

6
Online

Azken erantzunak

Lander Unzueta Oct. 3, 2019, 11:53 a.m.

Aupa, eskerrik asko testua argitaratzearren! Azkenaldian denbora faltagatik analisiak idazteari utzi izan diot, baina ea pixkanaka-pixkanaka berriz e…
Metroidvania guztien erregea - Hollow Knight

Urdinberde Feb. 10, 2019, 7:47 p.m.

eta astirik baduzue hyrule warriors, tingles rupee land, tingles baloon trip of love, links crossbow training eta navi trckers. Eta batenbat ahaztu…
Zeldaren kondaira euskaratu dugu

Urdinberde Feb. 10, 2019, 7:41 p.m.

oso ona, orain itzuli zelda 2: links advesnture, zelda a link to the past, zelda link awekenin, zelda orocle ages eta season, zelda: ocarina of time,…
Zeldaren kondaira euskaratu dugu