Hamar minutuko bideoa agindu dute Nintendo-koek. Maiatzaren 12an estreinatuko da Breath of the Wild sarituaren jarraipena.
Nintendok jakitera eman duenez, The Legend of Zelda: Tears of the Kingdomen jokagarritasuna lehen aldiz erakusteko ekimen berezia egingo dute bihar. Eiji Aonuma sagako ekoizleak aurkeztutako bideoa izango da.
Zehazki, 16:00etan zabalduko dute gameplay bideoa: Nintendoren YouTube kateetatik ikusi ahalko da. 2019an aurkeztu zutenetik, informazio eskasa aditzera eman duten Tears of the Kingdomen trailerrak baino ez ditugu ikusi: hau izango da jokoa nola jokatzen den ikusiko dugun lehenengo biderra.
Noski, gutxi gorabehera ezagutzen dugu: 2017an kaleratutako Breath of the Wilden jarraipen zuzena izanik, antzekotasun handiak matenduko ditu bigarren atalak. Hala eta guztiz ere, aldaketa esanguratsuak garatzen aritu dira N Handikoak: Hyruleko erresumaren zeruak esploratuko ditugu —baita lurrazpia ere, ziurrenik—.
Duela gutxi Game Erauntsian argitaratutako artikulu berezian orain arte dakizkigunak errepasatu genituen. Zorionez, laster ezagutuko dugu ToTK-ek benetan zer eskainiko digun.
Ez hori bakarrik: gutxi falta da jokoa eskuetan edukitzeko. Maiatzaren 12an estreinatuko da The Legend of Zelda: Tears of the Kingdom Nintendo Switch kontsolan.
Iruzkinak