Argazki lehiaketa

Iritsi da Minecraft zerbitzariko argazki lehiaketako irabazlea iragartzeko eguna. 2 aste hauetan 8 pertsonaren argazkiak jaso ditugu, eta esan beharra dago erabat txundituta utzi gaituzuela, argazki guztiak oso onak eta originalak dira. Baina txapelketa guztietan gertatzen den bezala bakar bat aukeratu behar izan dugu. Asko pentsatu ondoren Jason1559en argazkia aukeratu dugu. Zorionak! Zerbitzarirako VIP-a urtebetez doan irabazi du, kasu honetan dagoeneko badenez lagun bati oparitzeko aukera du. Eta hitz eman genuen bezala parte hartzaileek ere izango duzue zuen oparia, zerbitzarian item set txiki bat jasoko duzue.

Zerbitzariko hainbat ohar

Aurreko batean esan genizuen bezala Mojang-ek zerbitzarietan jokalariak identifikatzeko modua aldatu du. Horrek arazo ugari sortu ditu zerbitzarian,  egun hauetan gogor aritu gara lanean eta zerbitzaria prest dago sistema berri honekin lan egiteko. Hala ere, baliteke batzuek arazoak izatea, esate baterako zuen partzela erabiltzeko. Hori horrela, jarri kontaktuan administratzaile batekin eta segituan konponduko dizuegu.

Zerbitzariaren eguneraketa hau hainbat aldaketa eta hobekuntza txiki egiteko aprobetxatu dugu. Horien artean, horrenbeste eskatzen zenuten 2.partzela aukera. Guztiz automatizatutako mundu lau bat gehitu dugu zerbitzarira. Bertan 32x32 blokeko partzela bat eskuratu dezakezue eta nahi duzuena eraiki. Ez dago eraikuntza mugarik, arau bakarra partzela extratzat bakarrik erabil daitekeela da, eta ez partzela nagusi edo bizitoki bezala.

Eraikuntza aipatu dugula gogorazi nahi dizuegu zerbitzariko eraikuntza lanetan parte hartu dezakezuela. Atzo zabaldu genuen Goikoetxea555 jokalari eta gure laguntzaileak eraikitako Donibane Garazi hiria, lan bikaina egin du, eta zuek ere berdina egin dezakezue. Gasteiz eta Maule oraindik eraikitzeko daude. Hiriak eta etxeak eraikitzea ez baduzue gustoko, minijoko mapak ere egin ditzakezue. Foroan jarri zuen eskaera eta proposamenak eta ahalik eta azkarren erantzungo dizuegu.