Munduko emuladoreok bil zaitezte!

Pena bat da kontsola on baina zahar bat edukitzea eta bertan jokatu ezin izatea, kontsola bera zaharra delako eta modu egoki batean funtzionatzen ez duelako, edota akaso jolasten saiatzean gaur egungo grafikoekin aldaketa nabariegia dagoelako (AntiAliasing, faltan bota zaitut). Hau guztia konpontzeko, eta modu askoz erosoago batean jokatzeko, bai zure ordenagailuan bai android mugikor edo tabletean emuladoreak ditugu. Milaka emuladore ezberdin topa ditzakegu, kontsola ezberdinak emulatzen dituztenak PCSX2 (PS2), VisualBoyAdvance (GBA) edo Dolphin (Wii eta GameCube) adibide batzuk jartzearren (urtzaik aurrekoan mugikorretarako batzuk aipatu zituen hemen); eta azkeneko inkorporazioa emuladoren mundu PPSSPP dugu, atzoko egunez (2015eko Otsailaren 1a) beta fasetik irten zena.


Hemendik aurrera PPSSPP-ri esker PSP jokoak ere emulatu ahal izango ditugu bai PC, bai Androiden baita iOS-en ere. Eta ez da bakarrik PSPeko jokoak emulatzeko aukera ematen duela, honetaz gain hainbat hobekuntza ere ekartzen ditu, PSPan bertan ere eskuragarri ez daudenak:

  • HD bereizmenarekin guztiz bateragarria da
  • Filtro Anisotropikoa aplikagarri
  • Jokoak edozein momentutan gorde eta kargatzeko aukera
  • Tableta batean jolasteko aukera, eta honi mando bat ere jartzeko aukera (Ez dago oraindik ere ziurtatua modu egoki batean funtzionatzen duenik, baina akaso artikulu honetako Ipega erabilgarri izan daiteke)

 

Guzti honetaz gain aipagarria da dohaineko izateaz gain (gaur egun ez nuen gutxiagorik espero) kode libreko programa bat dela, hemen GitHub-era linka. Halaber, garapenean laguntzeko Gold bertsio bat ere topatzen dugu, momentuz itxia dagoen arren ordenagailuko bertsiorako ( EBko politika ekonomikoak eta tasak, eta burokrazia guzti hori… ), Google Play dendan 4.99€ren truke eros daiteke (azken honek doako bertsioak dituen iragarkiak ezabatzen dituelarik).

Beraz ez dakit zuek, baina niri sekulako gogoa piztu zait PSP-ko klasiko batzuk jokatzeko: God of War: Chains Of Olympus, Monster Hunter Freedom, Metal Gear Solid: Peace Walker, Patapon… Denbora gehiago galdu gabe jarraitu link hau eta dibertsio ordu piloa edukiko dituzu doanik.