Bideojokoetan lagunak egin eta euskaraz gehiago gozatzeko VoIP zerbitzari bat martxan jartzeko lanetan ari gara. Oso ezagunak dira horrelako beste zenbait zerbitzu, TeamSpeak (bideojokoetara bideratua dena) edota Skype adibidez. VoIP edo IP bidez ahotsa transmitizeko sistemek, bideojokoan jolasten ari garen bitartean beste lagunekin hitz egiteko aukera ematen digute. Eztabaidarako gune ireki bat edo taldekako joko bateko koordinazio eta komunikazio gunea ere izan daitezke.



Mumble, software librea eta plataforma anitzetan erabiltzeko aplikazioa da. kontratatu dugun zerbitzarian aldi bereko 30-80 bitarteko lagun kopurua konektatu ahal izango da. Gainera, gela desberdinak definitzeko aukera ematen du eta joko eta txapelketa ezberdin bakoitzerako gune bat konfiguratu ahal izango dugu. Hori gutxi balitz, aplikazioa itzultzeko aukera ere badago! Game Erauntsiko kide batzuk izena eman dugu dagoeneko itzulpen taldetxo bat osatu eta Mumble euskaraz jartzeko. Animatu!

Oraingoz ez digu kostu gehigarririk suposatuko tresna hau martxan jartzeak eta abantailak besterik ez dizkiogu ikusten. Gure komunitateko harremanak hobetuko direlakoan gaude eta joko esperientzian ere urrats bat aurrera emango dugula uste dugu.