Bazen behin, Hyrule izeneko urrutiko lurralde batean, botere guztien jatorria zen erlikia magiko bat: Triforce triangelua, bi zatitan banatua. Mundua konkistatu nahian, Ganon Iluntasunaren Printzeak altxor hau desiratzen zuen; eta lehenengo puska lortu ere egin zuen, hots, Boterearen Triforcea. Bahitua izan aurretik Zeldak, Hyruleren printzesak, Jakituriaren Triforcea lurraldean zehar ezkutatzea lortu zuen. Zu, jokalari, Link zara; eta misio bikoitza duzu: Triforcea osatzea eta printzesa askatzea.
Prest zaude Zeldaren kondaira berriro entzuteko… eta euskaraz, oraingoan?
Hona hemen Game Erauntsia itzultzaile taldearen proiektu berria, garaiz “The Legend of Zelda” sagaren 30. urteurrena ospatzeko! Izan ere, 1986. urtean Famicom Disk System sisteman argitaratu zuen Nintendok Linken abenturen lehenengo atala, aurten geuk euskaratu duguna. Euskal Herrira urte bat beranduago heldu zitzaigun, NES kontsolaren kartutxo bihurtua, eta ingelesez egon arren, bat-bateko arrakasta lortu zuen. Oso berezia zen bideojoko hura, bere urre koloreko karkasak eta gehitutako mapek aditzera ematen zuten moduan.
Alabaina, lortuko zukeen eragina gutxitua geratu zen, hizkuntzaren arazoa zela eta. Horrexegatik, hain zuzen ere, adabaki honen bidez nolabaiteko omenaldi egin eta merezitakoa bueltatu nahi diogu jokoari.
Partxea hemen klikatuz deskarga dezakezue .ips formatuan dago, eta ROM amerikarraren fitxategiaren PRG1 bertsioarako diseinatuta dago [The Legend of Zelda ( U ) (PRG1)].
Txaplata aplikatzeko programa txiki bat beharko duzu, hala nola Windows-en Lunar IPS edo Unix-erako Lazy IPS. Jokoa NES kontsolaren emuladoreetan exekutatzen da.
Hyruleren patua zure esku dago, Link!
OHAR GARRANTZITSUA: Partxea BETA egoeran argitaratzea erabaki dugu. Honek zera esan nahi du:
- Soilik pertsonaien testuak daude euskaratuta. Sarrera, amaiera eta interfazea itzultzeko programazio sakonagoa beharko dugu, eta momentuz ez dugu lortu.
- Ezin izan dugu joko osoa probatu, beraz, akatsak egon daitezke. Zerbait topatuz gero, mesedez jakinarazi albiste honetan bertan.
Iruzkinak (7)
egoninobi 2016ko mai. 27a, 18:57
Zoragarria... The Legend of Zelda euskaraz! ^^
Oporretan probatu beharko dut hau :)
Bide batez proiektu aparta jokoak euskaratzearena!
Sekulako lana ari zarete egiten! Aupa Game Erauntsia!!
zantzue 2016ko mai. 29a, 16:50
Eskerrik asko! Probatu egin beharko dut. Joko hau NES kontsolan jokatu nuen aspaldi (orain dela 20 urte edo?) eta garai hartan ez nintzen oso ongi moldatzen ingelesez. Pozten naiz webgune hau aurkitu izanaz gehien maite ditudan bi gauzak uztartzen bait ditu: euskara eta bideojokoak. Zorionak!
lowena 2016ko abe. 7a, 05:00
Badago partxea edonon? Goiko lotura 404 errore bat ematen du :(
Urtzi Odriozola 2016ko abe. 7a, 16:17
Bai lotura apurtuta zegoen... Konpondu berri dugu. Mila esker abisuagatik!
Urdinberde 2019ko ots. 10a, 19:41
oso ona, orain itzuli zelda 2: links advesnture, zelda a link to the past, zelda link awekenin, zelda orocle ages eta season, zelda: ocarina of time, zelda majoras mask, zelda minish camp, zelda wins waker, zelda skiward sword, zelda twiling princes, zelda phanton hourglass, zelda spirit tracs, zelda link between world, zelda tri force heroes, zelda four swords adventure eta zelda breath of the wild
Urdinberde 2019ko ots. 10a, 19:47
eta astirik baduzue hyrule warriors, tingles rupee land, tingles baloon trip of love, links crossbow training eta navi trckers.
Eta batenbat ahaztu bazait ere bai