Euskal bideo-joko komunitateak Game Erauntsia Elkartearekin batera eta Naiz Irratiaren babesarekin hiru helburu nagusiekin martxan jarritako kanpaina da 3000 Twitz:
Game Erauntsiarekin batera buru-belarri antolaketan @Arkkuso eta @Nebukai izan ditugu, eta, @ekintaekin ideiaren sortzailea izan zen. Edozen euskal sortzaileen edukiak zabaltzeko @3000Twitz kontua ireki dugu Twitterren. Horretaz gain, gure YouTubeko kanalean euskaraz sortu nahi duen edozeinentzako tutorial sorta bat eskeiniko dugu. Gainera, sareko edozein eduki hedatzeko prest gaude, #3000Twitz erabilita, Twitterren edukia @3000Twitz erabiltzaileari bidalita edo email bidez 3000twitz@gmail.com-en.
Gure mezua Euskal Herritik haraindi zabaltzeko asmoarekin egitasmoa azaltzen duten hainbat bideo prestatu ditugu hizkuntza anitzetan: katalana, gaztelera, ingelesa, frantsesa eta japoniera.
2019an Kataluniatik beraien hizkuntza Twitchen ofiziala bihurtzeko eskaera egin zuten. Ia 3000 boto lortu zituzten eta azkenik Twichek Katalana hizkuntza ofizial bihurtu zuen. Gure helburua 3000 boto horiek lortzea da, eta horregatik zenbaki hori garrantzitsua kanpainaren izenburuan.
Bozkatzeko esteka honetan sartu behar zara, eta Twicheko erabiltzaile bat baduzu, bertan sakatu eta listo!
Azaroaren 28tik abenduaren 4ra bitartatean Twichen zuzeneko emanaldi ugari bultzatuko dira. Euskal bideo-joko komunitateko streamerretaz gain hainbat kultur eta gizarte eragileek beraien edukiak gehituko dituzte, besteak beste AED Elkartea, Sutan Bang kolektiboa eta Atopia kolektiboa.
Gainera, abenduaren 3an euskararen eguna ospatzeko Arkkuso eta Aiora Probatxoa youtuberrak eta Nebukai streamerrak 3000Twitz Showaelkarrizketa saio bat antolatu dute. Kai Nakai, Dylan Inglish, Maddalen Arzallus, Eneko Axpe (Maisha MC), Beñat Hach Embarek Irizar eta Odei Jainaga elkarrizketatuak izango dira. Horretaz gain, ekimenak jendarteko beste sortzaile batzuen kolaborazioak izango ditu ere.
Hori gutxi balitz, abenduaren 5ean kanpainari amaiera emango zaio 24 orduko maratoi batekin. Emanaldi honetan bideo-jokoak izango dira protagonistak eta streamer ugarik zuzenekoak egingo dituzte. Horiekin batera, Game Erauntsia Elkarteak hasiera eta amaiera ekitaldiak egingo ditu, hala nola Rocket League bideo-jokoaren txapelketaren finala.
Game Erauntsia Elkartearen komunitateko kideak streamer gisa jardungo dute eta euskaraz bideo-jokoetan aritu gaitezkeela erakutsi, bakarka zein taldean. Bakoitzak bere kanalean emitituko du.
ardobeltza eta ekaitz |
||
Landeths |
||
lastotxapel |
||
TheProdigyEH |
twitch.tv/theprodigyeh | |
txetxedeletxe |
||
zitalko |
Kanpainan zehar bestelako edukiak ere zabalduko ditugu. Hona hemen parte-hartzaileak.
Pubguitar |
Gitarra euskaraz ikasi nahi dutenentzat sortu zuen Gitarra Euskaraz YouTubeko kanala. Tutorial horietaz gain Twitchen streamingak egiten ditu gitarrarekin eta bideo-jokoetan jolasten. Kontzertua azaroak 30 astelehena, 18:00etatik aurrera. |
|
Kanaldude |
Kanaldude Baxe Nafarroan kokatutako tokiko telebista eta parte-hartzailea duzue. 3000Twitz kanpainarako eduki berezia sortuko dute, beti ere entretenimendua eta informazioari lotuta. Saioa azaroak 30 astelehena, 20:00etatik aurrera. |
|
Mahai ingurua: IKT-ak eta aisialdi birtuala |
Arrasateko AED, Txatxilipurdi eta Ekin elkarteek antolatu mahai ingurua. Ikus-entzunezko ekoizpena Goiena komunikazio taldeak egingo du. Mahai ingurua abenduak 1 asteartea, 18:30etatik aurrera. |
|
Ideiarik ez! |
Sutan Bang kolektiboa aspalditik dabil euskaraz ikus-entzunezkoak sortzen. Bigarren denboraldiari hasiera emateko umorezko saio berri bat dakarte #3000Twitz kanpainara. Umore saioa abenduak 2 asteazkena, 20:00etatik aurrera. |
|
Bigarren kafea (Naiz Irratia) |
Bigarren Kafea Naiz Irratiko arratsaldeetako magazina duzue. Pandemiak bete-betean harrapatu zuen saioaren abiatzea, eta arazoa bertute bilakatu zen. Bigarren Kafea entzun soilik ere, ikusi egin daiteke Naiz Irratiako sare sozialen bidez. Gai kultural eta sozialak modu naturalean lantzen dituen saio ausarta da 'Bigarren Kafea'. Saioa abenduak 4 ostirala, 16:00etatik aurrera. |
|
Rolaldia Jardunaldiak |
Rolariak euskarazko rol jokalarien komunitatearen eskutik, Rolaldia, I. Euskal Rol Jardunaldiak datoz (izen-ematea irekita dago). Hainbat Rol partida abenduaren 4tik 8ra antolatuko dituzte eta horietako bat zuzenean eskeiniko dugu #3000Twitz kanpainaren baitan, Indochina: Zurrumurrua hedatzen ari da Iparraldetik. Rol partida abenduak 4 ostirala, 21:00etatik aurrera. |
Game Erauntsiak bere Twitch kanalaren bitartez hainbat eduki orotariko zabalduko ditu.
Jokoteknia jardunaldiak |
Azkue Fundazioarekin batera Bilboko Euskararen Etxetik zuzenean ospatuko diren jardunaldiak dira Jokoteknia. Hirugarren urtez bideo-jokoen inguruan arituko gara gai orotarikoak aurkeztuz. Hitzaldiak, azaroak 28 larunbata, 9:45etatik 14:30ak arte. |
|
Minecraft Skyblock seriaren finala |
Game Erauntsiko kide den Gari Infernuk Minecraft Skyblocken seriaren azken kapitulua jolastuko du zuzenean. Bideo-jokoak, azaroak 28 larunbata, 19:00etatik aurrera. |
|
Rocket League txapelketaren finala |
Azaroa bitartean Game Erauntsiak antolatu duen txapelketaren fase finala zuzenean emituko dugu. Naiz Irratiak sari bereziak prestatu ditu. E-kirolak, abenduak 5 larunbata, goizeko 8etatik aurrera. |
Twitchen lehenengo pausoak eman nahi dituzu, bideo-sorta berezi bat prestatu dugu horretarako. Tutorialak Nebukai streamerrak gauzatu ditu.
Hedabideentzako informazio gehiago gure press kitean.
Game Erauntsiak argitaratutako albisteak: