Foroa Webgunea: Funtzionalitate berriak

Game Erauntsia Webgunea Funtzionalitate berriak

Webguneari zerbait falta zaio? Zer gehitu edo aldatuko zenioke?

Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/09/29 17:16 50

# Erlazionatutako bideoak eta bilaketa aurreratua

Hurrena begiz jota dudan funtzionalitatea erlazionatutako bideoena da. Hau da, GamePlay batean sartzean honekin modu batera edo bestera erlazionatuta dauden bideoen zerrenda bat erakustea. Erlazio desberdinak izan daitezke: Jokoa, plataforma, joko mota, zailtasuna edota jokalaria. Nabigazioa erraztu nahi dut, eta bideo batetik bestera salto egin ahal izatea jarraian interesatzen zaizkigun bideoak ikusi ahal izateko.

Bestalde, GamePlayak atalean bilaketa aurreratu bat beharrezkoa ikusten dut. Izan ere, orain dagoen bezala oso zerrenda luzea gelditzen da bilaketa sinpleak egin ahal izateko eta ez dakit zenbaterainoko baliogarria den... Baina azken funtzio honek ez dauka batere presarik ;)



Tartalo
2014/09/29 19:53

# Mezu Pribatuak erabiltzaileen artean

Kaixo denori,

lehenbizi eskerrik asko zuei aspaldian faltan botatzen nuen moduko webgune baten lehen pausoak egiteagatik.

Ba al duzue erabiltzaileen artean mezu pribatuak elkarri bidaltzeko funtzionalitatea implementatzeko asmorik?

Egunen batean Steam,PSN,XBOX Live,... moduko erabiltzaile izenen elkarbanaketa egiteko orduan (gustora jolastuko nuke euskaraz online ;)), denon erabiltzaile izenak modu irekian egongo lirateko foroan eta ez zait oso egokia iruditzen.

Nik neuk nahiago nuke mezu pribatu bidez edota posible balitz, foroko gai batzu itxi login bidez ikusteko moduan.

Ba ahal duzue horrelako zerbait implementatzeko asmorik?

Aiou


Haritz Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/09/29 20:28 1180

# Mezu Pribatuak erabiltzaileen artean

Nigatik perfekto. Horrez gain ondo legoke post bakoitzean pertsona bakoitzaren ikonoaren azpian aukera egotea jartzeko (nahi dutenek) beraien erabiltzaile izenak. 



Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/09/30 09:40 50

# Re: Mezu Pribatuak erabiltzaileen artean

Kaixo! Beno, egia esan ez zitzaidan horrelakorik bururatu, baina ondo ikusten dut kontua. Oraingoz lan batzuk pilatu zaizkit baina mezu pribatuena lehenago edo beranduago jarriko dut martxan.

ADI egon eta ondo izan!



Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/11/17 14:13 50

# Re: Mezu Pribatuak erabiltzaileen artean

Funtzionalitate berrien artean:

* Foroko irakurri gabeko mezuak nabarmentzeko mekanismoa
* Joko gustokoenen zerrenda gehitzeko aukera
* Pasahitza aldatzeko interfazea
* Foroan sinadura gehitzekoa aukera
* Mezu pribatuak bidaltzeko mekanismoa

Joango gara pixkanaka gauzak gehitzen!! Hurren arte!



Iker Ibarguren
Game Erauntsiako Kidea2014/11/17 15:36 55

# Re: Mezu Pribatuak erabiltzaileen artean

Edozein ideia duzuelarik ere, bota lasai! egin ez daitekeela uste arren, bota lasai!





Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2014/11/26 22:52 25

# Re: Mezu Pribatuak erabiltzaileen artean

Zer iruditzen zaizue foroetan gai bati erantzutean, idazteko koadro gainean gai horretako aurretik dauden erantzunak ikusi ahal izatea, Horrela erantzuna idazten ari garen heinean, gaia eta bere aurretiko erantzunak ikus ditzakegu, gure erantzuna idaztea errazagoa izango delarik.
Ez dakit ondo azaldu dudan...



Iker Ibarguren
Game Erauntsiako Kidea2014/11/27 15:55 55

# Re: Mezu Pribatuak erabiltzaileen artean

Ulertzen dut esan nahi duzuna eta arrazoia duzu... kasua da programatutako pakete bat dela eta funtzionalidade hori ez dakarrela....


baina aspertua nagoenez.... ea zer egin dezakedan ;)

Ideia ona!





Iker Ibarguren
Game Erauntsiako Kidea2014/11/28 12:18 55

# Re: Mezu Pribatuak erabiltzaileen artean

garatu dut eta Urtziri bidali diot, berak instalatu, balioztatu, moldatu behar du ;)





Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2014/11/28 23:02 25

# Re: Mezu Pribatuak erabiltzaileen artean

Primeran! Mila esker!