Clair Obscur: Expedition 33rentzako doako eguneratze handia prestatzen ari da Sandfall Interactive
2025/10/09 10:00
Kokaleku berria eta etsaiak, misioak, jantziak nahiz gehiago gehituko ditu. Bost milioi salmentak gainditu dituztela ospatzeko egin dute iragarpena.
Megabonk indie jokoen izar berria da: milioi salmentak gainditu ditu 3D survivors tituluak
2025/10/08 13:00
Bi aste behar izan ditu Vedinad garatzaileak mugarria gainditzeko bere bigarren bideojokoarekin. PCan joka daiteke.
Mina the Hollower berandutu du Yacht Club Games-ek
2025/10/08 10:00
Urri bukaeran estreinatzea aurreikusia zeukaten, baina “azken fintzeak eta orekatze lanak” egin behar dituzte indie taldekoek.
2XKO-k gaur abiatuko du aurretiazko sarbidea
2025/10/07 13:00
Ordenagailuetan hasiko dira League of Legends-en debaldeko borrokak. Denboraldiak eta gehiago aurreratu ditu Riot Games-ek.
Tiny Metal 2k armada txikien arteko gudu taktikoak biziberrituko ditu
2025/10/07 10:00
Advance Wars sagaren pausoak jarraituko ditu berriz Area 35 estudio japoniarrak. 2026an estreinatuko da.
Lander Unzueta
Steam konexioak huts egin du...
Jarraitu Steam taldea