Star Fox gogora ekartzen duen Ex-Zodiac sarbide goiztiarrean estreinatu da Steam-en

2022/07/27 10:00 Berriak

Komunitatearekin elkarlanean hazi nahi du Ben Hickling garatzailearen bideojoko retroak. Urtebete barru kaleratuko du behin betiko bertsioa.


MultiVersus-en beta itxiak borroka joko baten aldibereko jokalarien kopururik handiena bildu du Steam-en

2022/07/26 14:00 Berriak

62.000 jokalari baino gehiago batu dira Warner-en pertsonaiekin jokatzeko. Gaur bertan abiaraziko dute beta irekia.


Inscryption karta joko zoragarria PlayStation kontsoletara iritsiko da abuztuaren 30ean

2022/07/26 12:00 Berriak

Daniel Mullins indie garatzailearen titulua Devolver Digital argitaletxearen eskutik kaleratuko da kontsoletan. Iaz PC-an estreinatu zen.


The Legend of Zelda: Breath of the Wild-i multijokalaria gehitu diote mod sortzaileek

2022/07/26 10:00 Berriak

Emulatzaile bidez lau lagun Wii U-ko bertsioan abenturak elkarrekin bizitzen ibil daitezke. Ostiralean argitaratuko dute pantaila zatitua dakarren bertsioa.


Arma modularrak, kobazulo sistemak, eguraldia eta gehiago jaso ditu Veloren-ek 0.13 eguneraketarekin

2022/07/25 14:30 Berriak

Bost hilabeteko lanaren emaitza da. Kode irekiko RPG abenturak hazten jarraitzen du komunitatearen lanari esker.


242
Kide

3
Jolasten

45
Online

Azken erantzunak

Damian 2025ko mai. 8a, 10:43

Begiratu kickstarterra! Itxura bikaina eta joko mota hau gustoko duenarentzat aukera ona!
Prelude Dark Pain-ek Kickstarter kanpaina arrakas…

eZpata_10 2025ko mai. 5a, 20:01

Mila esker benetan, Outer Wilds euskaraz jokatzea zoragarria izan da :D
Outer Wilds eta bere DLC-a, euskaratuta

Ibai Aizpurua 2025ko api. 3a, 00:14

Azkeenan 10 urte baina gehiagoren ondoren Mario kart berria BENETAN! Mundu irekia eta modu dexenterekin! Hori bai, 90€ fisikoan... Nintendori Wii U-a…
Mario Kart World mundu irekia eskaintzera dator S…

INHARTXO 2025ko urt. 16a, 16:56

Bozten naiz honen berri izan dutelako uskaras
Switch 2 kontsola aurkeztu du Nintendo-k