Euskal Game Jam ekimena bideojoko sortzaile euskaldun hasiberriak zein profesionalak biltzera dator
2023/10/20 12:00
Azaroaren 17tik 19ra bitartean bideojokoak euskaraz sortu beharko dituzte partaideek. Izen ematea abian da: aurrez aurre zein online parte har daiteke.
World of Horror zoragarriak 1.0 bertsioa estreinatu du
2023/10/20 10:00
Paweł Koźmiński sortzaileak bost urte baino gehiago daramatza elementu prozeduralekin eratutako beldurrezko JRPGa sortzen.
Cities: Skylines II-k ez du mod euskarririk izango datorren astean argitaratzerakoan
2023/10/19 13:00
Komunitatearen sorkuntzak zehaztu gabeko egun batean iritsiko dira, mapen editorea prest dagoenean.
Hogwarts Legacy-k Switch kontsolako bertsioaren lehen irudiak erakutsi ditu
2023/10/19 10:00
Atal tekniko mugatuarekin, azaroaren 14an estreinatuko da Nintendo-ren kontsola hibridoan gainerako plataformetatik igaro ondoren.
Nine Sols metroidvania abenturaren demoan euskaraz joka daiteke orain
2023/10/18 14:00
Ibai Oihanguren zaleak Red Candle Games indie estudio taiwandarraren proba lokalizatu du. Steam bidez eskura dezakegu.
Erredakzioa
Lander Unzueta
Steam konexioak huts egin du...
Jarraitu Steam taldea