Gurean, Game Erauntsian, bideojoko klasikoen euskaratze prozesuak erritmo ona darama! Aurreko astean, “Pokémon Ruby”-ren itzulpen proiektuaren berriarekin batera, amaitu dugun lehenengo proiektua, “Super Mario Bros.” alegia, gure web gunean eskuragarri utzi genizuen. Gaur, Mariorekin lehiatzeko edo, SEGA konpainiaren maskota ohiaren lehenengo abenturak berriz ere argia ikusten du; eta oraingoan euskaraz badaki!
Euskal Herrian bereziki ezaguna, Master System-eko erabiltzaileak nostalgiak jota geratuko dira pertsonaia belarri-handia pantaila-argazki hauetan ikustean:
Adabakia hemen klikatuz deskarga dezakezue. .ips formatuan dago, eta ROM fitxategiaren 1.1 bertsioarako diseinatuta dago [Alex Kidd in Miracle World (UE) (V1.1)].
Partxea aplikatzeko, programa txiki bat beharko duzu, hala nola Windows-en Lunar IPS edo Unix-erako Lazy IPS. Jokoa Master System kontsolaren emuladoreetan exekutatzen da.
Harri-orri-ar!
Iruzkinak