Berriak
Oporrak bukatuta, iraileko bideojokoen estreinaldiak indar ematera datoz
2024/09/02 10:00
Zelda printzesaren lehen abentura handia, Astro Bot txikiaren erokeriak, borrokak, estrategia eta askoz gehiago etorriko dira egunotan.
EA Sports FC 25 irailaren 27an kaleratuko da
2024/07/18 16:00
Emakumezkoen taldeak Karrera modalitatean gehituko dituzte lehen aldiz. Plataforma nagusi guztietara iritsiko da.
Call of Duty: Black Ops 6k multijokalariaren beta irekia abiatuko du irailaren 6an
2024/07/18 13:00
Jokoa erreserbatu dutenek egun batzuk lehenago jokatu ahalko dute beta itxian. Urriaren 25ean kaleratuko dute PC, PS5 zein Xbox Series plataformetan.
Emio – The Smiling Man: Famicom Detective Club iragarri du Nintendo-k
2024/07/18 10:00
Nobela bisualen saga beteranoaren atal berria da. Abuztuaren 29an estreinatuko da Switch kontsolan.
Super Woden GP2ren euskaratutako rally lasterketak uztailaren 24an hasiko dira kontsoletan
2024/07/16 13:30
PlayStation, Xbox eta Switch plataformetan estreinatuko da ViJuDa garatzailearen jokoa. PCan iaz merkaturatu zen.
Lander Unzueta
Game Erauntsia
Jarraitu Steam taldea