Berriak
Game Erauntsia irratsaioaren 4. denboraldia gaur abiatuko da euskara eta bideojokoak irrati uhinetan uztartzeko!
2023/09/18 15:00
Naiz Irratiaren saioak bideojokoen gaurkotasuna jarraituko du Twitch zein FM bidez: analisiak, albisteak, erreportajeak eta gehiago eskainiko ditu.
Narona Sports Supernatural euskaraz estreinatuko da ordenagailuetan
2023/09/18 12:00
Cokoon Games Lab nafarrek Switch-eko kirol bideojokoa eguneratuko dute PCan. Ez dute argitaratze datarik zehaztu.
Xbox Game Pass Core harpidetzaren 36 bideojokoen zerrenda osoa zehaztu du Microsoft-ek
2023/09/18 10:00
Doom Eternal, Psychonauts 2 edo Dishonored 2 eskuratuko dituzte harpidedunek. Xbox Live Gold zerbitzua ordezkatu du.
Cyberpunk 2077-ren 2.0 eguneraketa erraldoia irailaren 21ean argitaratuko da
2023/09/15 14:00
Dozenaka hobekuntza eta ezaugarri dakartza. Phantom Liberty espantsioa egun batzuk beranduago iritsiko da, irailaren 26an.
Hades II sarbide goiztiarrean estreinatuko da 2024ko bigarren hiruhilekoan
2023/09/15 12:00
Steam eta Epic Games Store saltokietan abiatuko dute Supergiant Games-ekoek. Aurretik proba tekniko itxia egingo dute.
Erredakzioa
Lander Unzueta
Steam konexioak huts egin du...
Jarraitu Steam taldea