Berriak
Lost Soul Aside desagertua 18 minutuko bideoarekin agertu da berriz sarean
2021/04/28 10:00
Lehen aldiz 2016an erakutsitako akziozko RPG jokoaren xehetasun berriak eskaini ditu UltiZero Games garatzaile txinatarrak.
Dragon Quest Builders 2 maiatzaren 4an Xbox Seriesetarako eta Onerako merkaturatuko du Square Enixek
2021/04/27 17:00
Game Passera iritsiko da. Minecraften oinarriak jarraitzen dituen abentura PC, PS4 eta Switch plataformetan argitaratu zuten aurretik.
Zoratzeko atal grafikoaz harro agertu da azken trailerrean Ratchet & Clank: Rift Apart
2021/04/27 13:00
Rivet izeneko protagonista berria ezagutzera eman dute. Etzi jokoa sakontasunean erakusteko State of Play aurkezpena egingo du Sonyk.
Resident Evil 4 errealitate birtualera egokitzeko egindako lana erakutsi du Armaturek
2021/04/27 10:00
Capcomek jokorik arrakastatsuena aurten itzuliko da, oraingoan Oculus Quest 2ra. Jatorrizko jokoaren birmasterizazioa izango da RE4 VR.
Ekainaren 27an estreinatuko da orain arte Japoniatik irten gabeko The Great Ace Attorney Chronicles
2021/04/26 17:00
Phoenix Wrighten birraitonaren bi abenturak batuko ditu Capcomek bilduma honetan. PC, PS4 eta Switch plataformetan argitaratuko dute.
Lander Unzueta
Steam konexioak huts egin du...
Jarraitu Steam taldea