Arc System Works, Capcom, SNK, Koei Tecmo eta Arika garatzaileak batuko dira ekimenean.
Borroka bideojokoen garatzaile japoniar ezagunenak ekimen digitala egiteko batuko dira. Abuztuaren 1ean Japan Fighting Game Publishers Roundtable deitutako aurkezpena egingo dute zuzenean.
Izan ere, uztailaren azken egunetan eta abuztuaren lehenengoetan EVO borroka joko txapelketa ospetsua lehiatzen da. Aurton bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek, EVOko presidentearen aurka jarritako salaketengatik. Txapelketa borroka jokoen iragarpenak egiteko erabiltzen ohi da, eta beraz ekimen propioa antolatzea erabaki dute garatzaile japoniarrek.
Aurkezpenean Arc System Works, Capcom, SNK, Koei Tecmo eta Arika garatzaileetako arduradunak egongo dira: Daisuke Ishiwatari, Katsuhiro Harada, Takayuki Nakayama eta Nobuyuki Kuroki bezalako izen ezagunak iragarri dituzte prentsa ohar baten bidez.
Hori dela eta Guilty Gear Strive, Dragon Ball FighterZ, Street Fighter V, Tekken 7, Soul Calibur 6 eta Samurai Shodown jokoetako iragarpena ikustea espero da, beste hainbat bideojokoren artean.
Japan Fighting Game Publishers Roundtable youtube bidez emitituko dute larunbateko 02:00etatik aurrera.
Iruzkinak