Kirby and the Forgotten Land martxoaren 25ean estreinatuko da Switch-ean

2022/01/12 15:00 Berriak

Bola arrosa hiru dimentsioetako abenturan murgilduko da oraingoan. Botereak, lagunak eta minijokoak ezagutzera eman dituzte trailer berri batekin.


PUBG doako formatura igaro da PC-an nahiz kontsoletan

2022/01/11 14:30 Berriak

Krafton korearraren battle royale ezagunak genero beste hainbat hartutako bidea jarraitu du. Brendan Greene arduradun nagusiak enpresa utzi zuen.


2021eko bideo-jokorik onenak hautatu ditu Game Erauntsiaren komunitateak

2022/01/11 10:30 BerriakEuskal jokoak

Obrarik onenaz gain hainbat kategoriatan banatu ditugu aurtengo sariak; berritasunen artean egon dira Euskal bideo-jokorik onena eta Euskaratutako bideo-jokorik onena.


Irristailu, bizikleta eta skateboard gaineko trikimailuak erakutsi ditu Bomb Rush Cyberfunk koloretsuak

2022/01/10 13:30 Berriak

Team Reptile-ko garatzaileak Jet Set Radio maitatuaren oinordekoa prestatzen dabiltza PC-rako eta kontsoletarako. Aurten kaleratzea aurreikusten dute.


Errealitate birtualaren belaunaldi berrira igaroko da PlayStation VR2 betaurrekoekin

2022/01/10 12:30 Berriak

OLED pantaila, 4K bereizmena, HDR eta begien jarraipena edukiko dute gailu berriek. Oraindik ez dute kaleratze datarik zehaztu.


Steam konexioak huts egin du...

Azken erantzunak

Damian 2025ko mai. 20a, 23:04

Hartuta! Probatzeko goguakin. Zaharra probatu eta immertsioa haundixa zan. Hola are gehixau!
S.T.A.L.K.E.R.: Legends of the Zone bildumak tril…

Damian 2025ko mai. 8a, 10:43

Begiratu kickstarterra! Itxura bikaina eta joko mota hau gustoko duenarentzat aukera ona!
Prelude Dark Pain-ek Kickstarter kanpaina arrakas…

eZpata_10 2025ko mai. 5a, 20:01

Mila esker benetan, Outer Wilds euskaraz jokatzea zoragarria izan da :D
Outer Wilds eta bere DLC-a, euskaratuta

Ibai Aizpurua 2025ko api. 3a, 00:14

Azkeenan 10 urte baina gehiagoren ondoren Mario kart berria BENETAN! Mundu irekia eta modu dexenterekin! Hori bai, 90€ fisikoan... Nintendori Wii U-a…
Mario Kart World mundu irekia eskaintzera dator S…