Berriak


Nintendo Switch Online + Expansion Pack harpidetza urriaren 26an abiaraziko dute

2021/10/18 10:00 Berriak

Nintendo 64 eta Sega Mega Drive kontsoletako jokoak eskainiko ditu zerbitzu bereziak, beste hainbat eskaintzekin batera. NSO arruntaren bikoitza balioko du.


Euskal Herria eTxapela FIFA21 txapelketa abiarazi du EH Kirola erakundeak Game Erauntsiarekin elkarlanean

2021/10/15 13:00 BerriakKomunitateaTxapelketak

Lehiaketaren izen ematea urriaren 31ra arte irekita dago. Finala abenduaren 3an jokatuko da, Euskararen egunean; Hamaika Telebistatik jarraitu ahalko da zuzenean.


The King of Fighters ’98 Ultimate Match Final Edition-ek rollback ezaugarriaren beta abiaraziko du urriaren 19an

2021/10/15 11:30 Berriak

SNK-ren borroka joko klasikoak sareko funtzionalitate eraberrituak jasoko ditu hobetutako online borrokak eskaintzeko helburuarekin.


Joe & Mac: Caveman Ninja arkadearen remakea prestatuko du Microids-ek

2021/10/14 15:30 Berriak

2022an estreinatuko dute PC-an eta kontsoletan. Data East garatzaile japoniarrak 1991. urtean kaleratu zuen jatorrizko abentura.


FIFA erakundeak 1.000 milioi dolar eskatu nahi dizkio EA-ri futbol lizentziengatik

2021/10/14 14:00 Berriak

Lau urtero ordaindu beharko lukete diru kopuru hori. Bideo-joko enpresak dagoeneko EA Sports FC izena erregistratu du, sagaren izena aldatzeko prest dagoela erakutsita.


Steam

Steam konexioak huts egin du...


Jarraitu Steam taldea

Azken erantzunak

Lander Unzueta
Kaixo, Daflipat! Tamalez, oraingoz ez: nahiz eta GNU/Linux oinarri duen, SteamOS ezin daiteke euskaraz jarri. Agian mahainguruko ingurunea euskara…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Daflipat
Kaixo! Badakizue SteamOS sistema eragilea euskaraz erabiltzerik dagoen? Eta euskaraz ez balego, euskaratzeko modurik legokeen? Eskerrik asko zuen l…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Damian
Hartuta! Probatzeko goguakin. Zaharra probatu eta immertsioa haundixa zan. Hola are gehixau!
S.T.A.L.K.E.R.: Legends of the Zone bildumak tril…
Damian
Begiratu kickstarterra! Itxura bikaina eta joko mota hau gustoko duenarentzat aukera ona!
Prelude Dark Pain-ek Kickstarter kanpaina arrakas…
eZpata_10
Mila esker benetan, Outer Wilds euskaraz jokatzea zoragarria izan da :D
Outer Wilds eta bere DLC-a, euskaratuta