Berriak
Cyberpunk 2077-ren eta The Witcher 3-ren belaunaldi berriko bertsioak berandutu dituzte
2021/10/21 11:00
Bi jokoak behar bezala prestatzeko denbora eskatu dute. Datorren urterako prest edukiko dituztela agindu du CD Projekt RED garatzaile poloniarrak.
God of War Steamen estreinatuko da 2022ko urtarrilaren 14an
2021/10/20 18:00
Kratos-en PlayStation 4ko abentura PC-ra iritsiko dela iragarri du Sony-k. Ohi bezala, ordenagailuen indarraz baliatzen diren hobekuntzekin estreinatuko da.
Xbox Game Pass zerbitzuak ez ditu Microsoft-en urtetik urterako aurreikuspenak bete
2021/10/20 13:00
Harpidedunen % 37,48 hazi da harpidetza zerbitzua azken urtean. Oraindik ez dute erabiltzaileen kopurua zehaztu.
Microsoft Flight Simulator Game of The Year Edition iragarrita; azaroan 18an merkaturatuko da
2021/10/20 10:00
Hegazkinak, aireportuak, misioak eta ezaugarriak gehituko dizkio hegazkintza simulagailuari. Doako eguneraketa izango da jatorrizko bertsioa erosita dutenentzat.
Nuclear Blaze guztiz euskaratuta estreinatu da Steam bidez
2021/10/19 13:30
Josu Igoa bideojokozalea arduratu da Sébastien Benard garatzailearen lana itzultzeaz. Suhiltzaile baten kontrola hartu beharko da plataformaz betetako abentura honetan.
Lander Unzueta
Game Erauntsia
Jarraitu Steam taldea