Sarbide goiztiarrari hasiera emateko jostagarritasun bideoa argitaratu du Darkest Dungeon II-k
2021/10/26 10:30
Fantasia iluneko rol abenturaren berritasunak aurkeztu dituzte Red Hook Studios-eko garatzaileek. Gaur hasiko dute early access fasea Epic Games Store saltokian.
Halo Infinite-k bere kanpaina erakutsi du jostagarritasun bideoarekin
2021/10/25 17:30
343 Industries-en jokoa berandutu zenetik jokalari bakarrarentzako abentura erakusten duten lehen aldia da. Abenduan estreinatuko da Xbox kontsoletarako eta PC-rako.
State of Play aurkezpena egingo du PlayStation-ek etzi
2021/10/25 12:00
Kanpoko garatzaileen bideo-jokoetan ardaztuko dira: aurretik iragarritako obrak erakutsiko dituzte, baina lehen aldiz ikusiko diren jokoak era bilduko dituzte ekimenean.
GTA: The Trilogy birmasterizazioa baino askoz gehiago izango dela erakutsi du lehen trailerrarekin
2021/10/25 10:00
GTA III, Vice City eta San Andreas batuko dituen bilduma askotariko aldaketekin estreinatuko du Rockstar-ek azaroaren 11n PC-an eta kontsoletan.
Haunted Chocolatier aurkeztu du Stardew Valley-ren sortzaileak
2021/10/22 13:30
Eric Barone garatzaileak RPG eta simulagailu arteko abentura prestatzen ari da: txokolate lantegia kudeatuko beharko dute oraingoan jokalariek.
Lander Unzueta
Game Erauntsia
Jarraitu Steam taldea