Berriak
Bideojoko atseginak eta alaiak bilduko dituen Wholesome Games-ek aurkezpena egingo du ekainaren 11n
2022/05/19 10:30
Titulu independente desberdinei ikusgaitasuna ematera bideratutako ekimena da. PuffPals, SCHiM, Ooblets eta askoz gehiagori buruzko berritasunak emango dituzte.
Wario Land 4-ren oinordekoa izan nahi duen Antonblast-ek Kickstarter kanpaina aurkeztu du
2022/05/18 13:00
Summitsphere garatzaile independenteak plataformaz eta puzzlez betetako abentura koloretsua eratu nahi du PC, Switch, PlayStation eta Xbox plataformetarako.
Arma 4-rako bidea hasi du Bohemia Interactive-k: Arma Reforger argitaratu du ustekabean PC-an eta Xbox-en
2022/05/18 12:00
Sarbide goiztiarrean estreinatu da Everon irla kokaleku nagusitzat eskainita. Bi joko mota guztiz desberdin biltzen ditu Enfusion motor grafikoa probatzeko.
2. Klikazank txapelketaren final handia Bilborock-en lehiatuko da larunbatean
2022/05/18 10:00
Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak prestatutako Rocket League lehiaketa da. Bilboko gazteen artean euskara sustatzea da ekimenaren helburua.
Fall Guys doako formatura igaro eta Xbox zein Switch kontsoletan merkaturatuko da ekainaren 21ean
2022/05/17 13:30
Joko gurutzatua eskainiko dute plataforma guztien artean. PC-ko bertsioa Steam plataformatik desagertu eta Epic Games Store-ra igaroko da.
Lander Unzueta
Erredakzioa
Game Erauntsia
Jarraitu Steam taldea