Baladins abentura narratibo kooperatiboak Kickstarter kanpaina abiatu du
2022/05/06 12:30
Euskaraz kaleratutako Pile Up! Box by box plataforma jokoa sortu zuen Seed by Seed estudioaren proiektu berria da. Doako demoa kaleratu du.
Summer Game Fest aurkezpena ekainaren 9an itzuliko da
2022/05/06 10:00
Geoff Keighley kazetariak E3 azokak utzitako hutsunea bete nahi du bere ekimena handitzen jarraituta.
Prince of Persia: The Sands of Time Remake-n garapena Ubisoft Montreal-en esku geratu da
2022/05/05 10:30
Orain arte enpresa frantsesaren Mumbaigo eta Puneko estudioak aritu dira plataforma jokoaren eraberritzean lan egiten; oraindik ez dauka kaleratze datarik.
Moonatic Studios nafarra PlayStation Talents ekimenetik bereizi da, “hartutako obligazioen betetzean desadostasunak” sortu direla aldarrikatuta
2022/05/04 12:00
Egitasmoan parte hartzen ari ziren beste zenbait estudiorekin batera jakinarazi dute hartutako erabakia. One Last Breath garatzen jarraitzen dute.
13 Sentinels: Aegis Rim
2022/05/04 10:00
Lander Unzueta
Game Erauntsia
Jarraitu Steam taldea