Berriak
Halo: Campaign Evolved berregitea uztailaren 28an argitaratuko du Xbox-ek
2026/06/08 11:30
PC, PS5 eta Xbox Series gailuetan ikusiko dugu Master Chief-en lehen abentura. Hiru misio gehigarri bilduko ditu.
Fable-k 2027ko otsailaren 23an eramango gaitu Albion erresumara
2026/06/08 11:00
PC, PS5 eta Xbox Series plataformetan estreinatuko da. Fantasiazko girotzedun mundu irekia, borrokak, erabakiak eta umore mordoa elkartuko ditu Playground Games-ek.
Persona 4 Revival berregiteak 2027ko otsailaren 18an piztuko ditu telebistak
2026/06/08 10:30
PC, PS5 eta Xbox Series plataformetan itzuliko gara Inaba herrira. Txandakako borroka zaharberrituak prestatzen dabiltza Atlus-etik.
Persona 6 ofizialki aurkeztu du Atlus-ek
2026/06/08 10:00
Ikasleen JRPG abenturen seigarren atala PC, PS5 eta Xbox Series gailuetan jokatuko da. Ez du argitaratze datarik.
Gears of War: E-Day urriaren 6an argitaratuko da Xbox Series kontsoletan eta PCan
2026/06/08 09:30
Lehen jokagarritasun bideoa erakutsi du The Coalition taldeak. Locust inbasioa biziko dute Marcus Fenix-ek eta bere taldekideek.
Lander Unzueta
Steam konexioak huts egin du...
Jarraitu Steam taldea