Berriak
Dragon Ball: The Breakers multijokalari asimetrikoa proposatzera dator
2021/11/16 15:30
Zazpi iheslarik Son Gokuren etsai handienengatik ihes egin beharko dute. 2022an estreinatuko da PC-an zein kontsoletan; aurretik beta itxia egingo dute ordenagailuetan.
Edujoy eta Tellmewow garatzaile bilbotarrak bereganatu ditu Sandbox Gaming enpresa britainiarrak
2021/11/16 14:00
Gailu mugikorren merkatuan hazteko helburuarekin erosi ditu. Zuzendaritza berbera mantentzen jarraituko dute jokoen enpresek
Halo Infinite-n doako multijokalaria abian jarri du Xbox-ek
2021/11/16 10:00
Heroes of Reach deitutako lehen denboraldiarekin iritsi da 343 Industries-en tiro joko desiratua Xbox kontsoletara zein PC-ra. Kaleratu arren, beta fasean aurkitzen da.
Baba Is You puzzle jokoak mailen editorea jasoko du etzi
2021/11/15 16:00
Baba Make Level eguneraketak puzzleak partekatzeko aukera eskainiko du, onenak zerrendatuta. Garatzaileek sortutako 150 puzzle gehituko dituzte gainera.
Xbox-en 20. urteurrena ospatuko du gaur Microsoft-ek zuzeneko bereziarekin
2021/11/15 14:30
Bideo-joko berririk iragarri gabe geratuko direla diote Phil Spencer-en taldekoek, baina halere hainbat ezusteko espero dira aurkezpenean.
Lander Unzueta
Game Erauntsia
Jarraitu Steam taldea