The Last of Us unibertsoko bi proiektu berri iragarri ditu Neil Druckmann-ek
2026/09/29 10:00
Oraindik garapeneko lehen faseetan omen daude: frankizia hedatzeko istorioak izango dira.
Titan Quest II urtarrilaren 19an estreinatuko da 1.0 bertsioarekin
2026/09/28 13:00
Aurretiazko sarbidean dago, egun. PC, PS5 eta Xbox Series bertsioak prestatuko ditu THQ Nordic garatzaileak.
Dawngazer ARPG abentura aurkeztu du Takafumi Noma zuzendariak
2026/09/28 10:00
Unicorn Overlord-en sortzaile nagusiak eratutako obra izango da. PC, PS5 eta Switch 2 gailuetan estreinatuko da, printzipioz, 2028an.
Super Mario Bros. Remastered-en erronka klasikoek nahiz zaharberrituek euskaraz eramango gaituzte perretxiko erresumara!
2026/09/25 13:30
Game Erauntsia Elkarteak zaleen komunitateak sortutako proiektua itzuli du. Baliabide bildumei esker gehitu dezakegu gure mintzaira.
Ball x Pit: Risen Ballbylon espantsioak erronka berriak gehituko dizkio pinball roguelike abenturari
2026/09/25 10:00
Azaroaren 12an estreinatuko da ordainpeko eduki gehigarria. Bioma, bolentzako nukleoak nahiz eboluzioak edo eraikinak dakartza.
Lander Unzueta
Game Erauntsia
Jarraitu Steam taldea